2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 62. edizioa izan zen. Kieveko International Exhibition Centre erakustazokan ospatu zen, Ukrainan. Eurovision Kieven ospatzen den bigarren aldia izan zen, 2005eko lehiaketa izanik aurrekaria. Finalerdiak maiatzak 9 eta 11an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 13an. Aurkezleak Oleksandr Skitxko, Volodymyr Ostaptxuk eta Timur Miroxnytxenko izan ziren.

2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdiaMaiatzak 9, 2017
Bigarren finalerdiaMaiatzak 11, 2017
FinalaMaiatzak 13, 2017
EgoitzaInternational Exhibition Centre, Kiev
Aurkezlea(k)Oleksandr Skitxko
Volodymyr Ostaptxuk
Timur Miroxnytxenko
AntolatzaileaUkrainako Irrati Telebista Publikoa (UA:PBC)
Partaide kopurua42
Irabazlea"Amar pelos dois"
Salvador Sobral
 Portugal
Salvador Sobral lehiaketako irabazlea.

Lehiaketako garailea Salvador Sobral jazz bakarlari portugaldarra izan zen, "Amar pelos dois" kantuarekin. 1964an parte hartzen hasi zenetik, Portugalek lortutako lehen garaipena izan zen. 2007tik lehenik olerkietan ingelesik erabiltzen ez duen abesti batek irabazi zuen. Bai epaimahi profesionalen zein ikusleen telebozketaren gustokoena izan zen Portugal. Bigarren postua Bulgariako ordezkaria zen Kristian Kostov-entzat izan zen, "Beautiful Mess" kantuarekin. Moldavia ordezkatzen zuen Sunstroke Project taldea, "Hey, Mamma!" kantuarekin, hirugarren izan zen.

42 herrialde izan ziren partaide guztira. Portugal eta Errumania lehiaketara itzuli ziren urte bateko eten baten ostean. Bestalde Bosnia-Herzegovinak partaidetzari uko egin zion telebista nazionalaren arazo ekonomikoak medio. Australiari parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaion Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik hirugarren urtez. Hasiera batean Errusiak ere parte hartu behar zuen, eta ordezkaria aukeratua zuen, Julia Samoilova, baina Ukrainako agintariek ez zioten herrialdean sartzeko baimenik eman gobernuaren arabera Krimeako penintsulara legez kanpo joana zelako 2014ko Krimeako krisiaren ostean Krimeak Errusiarekin bat egin zuenetik.

Lehiaketa aldatu

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Ukraina) zuzenki izan ziren sailkatuak finalean. Gainontzeko herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuek lortu zutelarik finalerako pasea.

Finalerdiak aldatu

Lehen finalerdia aldatu

Finalerdiko partaideez gain, Espainia, Italia eta Erresuma Batuari ere egokituko zitzaien botoa ematea.

Artista partaideez gain, aurreko urteko irabazle izan zen Jamalak "1944" eta "Zamanyly" abesti zituen.

OrdenaHerrialdeaHizkuntzaArtistaAbestiaEuskarara itzulpenaPostuaPuntuak
01  SuediaIngelesaRobin Bengtsson"I Can't Go On"Ezin dut jarraitu3227
02  GeorgiaIngelesaTamara Gachechiladze"Keep the Faith"Eutsi fedeari1199
03  AustraliaIngelesaIsaiah"Don't Come Easy"Ez dator erraz6160
04  AlbaniaIngelesaLindita"World"Mundua1476
05  BelgikaIngelesaBlanche"City Lights"Hiriko argiak4165
06  MontenegroIngelesaSlavko Kalezić"Space"Espazioa1656
07  FinlandiaIngelesaNorma John"Blackbird"Zozoa1292
08  AzerbaijanIngelesaDihaj"Skeletons"Eskeletoak8150
09  PortugalPortugesaSalvador Sobral"Amar pelos dois"Biongatik maitatzea1370
10  GreziaIngelesaDemy"This Is Love"Hau maitasuna da10115
11  PoloniaIngelesaKasia Moś"Flashlight"Linterna9119
12  MoldaviaIngelesaSunstroke Project"Hey, Mamma!"Kaixo, ama!2291
13  IslandiaIngelesaSvala"Paper"Papera1560
14  TxekiaIngelesaMartina Bárta"My Turn"Nire txanda1383
15  ZipreIngelesaHovig"Gravity"Grabitatea5164
16  ArmeniaIngelesaArtsvik"Fly With Me"Egin hegan nirekin7152
17  EsloveniaIngelesaOmar Naber"On My Way"Nire bidean1736
18  LetoniaIngelesaTriana Park"Line"Marra1821

Bigarren finalerdia aldatu

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Frantzia eta Ukrainari ere egokituko zitzaien botoa ematea:

OrdenaHerrialdeaHizkuntzaArtistaAbestiaEuskarara itzulpenaPostuaPuntuak
01  SerbiaIngelesaTijana Bogićević"In Too Deep"Sakonegi1198
02  AustriaIngelesaNathan Trent"Running on Air"Airean korrika7147
03  MazedoniaIngelesaJana Burčeska"Dance Alone"Bakarrik dantzatzea1569
04  MaltaIngelesaClaudia Faniello"Breathlessly"Arnasik gabe1655
05  ErrumaniaIngelesaIlinca & Alex Florea"Yodel It!"Jodeln erara esazu!6174
06  HerbehereakIngelesaO'G3NE"Lights and Shadows"Argiak eta itzalak4200
07  HungariaHungarieraJoci Pápai"Origo"Jatorria2231
08  DanimarkaIngelesaAnja Nissen"Where I Am"Non nagoen10101
09  IrlandaIngelesaBrendan Murray"Dying to Try"Saiatzeko irrikatzen1386
10  San MarinoIngelesaValentina Monetta & Jimmie Wilson"Spirit of the Night"Gauaren arima181
11  KroaziaIngelesa, ItalieraJacques Houdek"My Friend"Nire laguna8141
12  NorvegiaIngelesaJOWST"Grab the Moment"Momentua harrapatu5189
13  SuitzaIngelesaTimebelle"Apollo"Apolo1297
14  BielorrusiaBielorrusieraNaviband"Historyja majho žyccia"Nire bizitzaren istorioa9110
15  BulgariaIngelesaKristian Kostov"Beautiful Mess"Nahaspila ederra1403
16  LituaniaIngelesaFusedmarc"Rain of Revolution"Iraultzaren euria1742
17  EstoniaIngelesaKoit Toome & Laura"Verona"1485
18  IsraelingelesezImri"I Feel Alive"Bizirik sentitzen naiz3207

Finala aldatu

26 herrialdek hartu zuten parte finalean, eta 42 herrialdek eman zuten botoa.

Artista partaideez gain, aurreko urteko irabazle izan zen Jamalak "I Believe in U" kanta berria estreinatu zuen, eta Ruslanak "It's Magical" abestu zuen, eta Onuka eta Ukrainako Folk Instrumentuen Orkestra Nazionalak emanaldia eman zuten.

OrdenaHerrialdeaHizkuntzaArtistaAbestiaEuskarara itzulpenaPostuaPuntuak
01  IsraelIngelesaImri"I Feel Alive"Bizirik sentitzen naiz2339
02  PoloniaIngelesaKasia Moś"Flashlight"Linterna2264
03  BielorrusiaBielorrusieraNaviband"Historyja majho žyccia"Nire bizitzaren istorioa1783
04  AustriaIngelesaNathan Trent"Running on Air"Airean korrika1693
05  ArmeniaIngelesaArtsvik"Fly With Me"Egin hegan nirekin1879
06  HerbehereakIngelesaO'G3NE"Lights and Shadows"Argiak eta itzalak11150
07  MoldaviaIngelesaSunstroke Project"Hey, Mamma!"Kaixo, ama!3374
08  HungariaHungarieraJoci Pápai"Origo"Jatorria8200
09  ItaliaItaliera[f 1]Francesco Gabbani"Occidentali's Karma"Mendebaldarren karma6334
10  DanimarkaIngelesaAnja Nissen"Where I Am"Non nagoen2077
11  PortugalPortugesaSalvador Sobral"Amar pelos dois"Biongatik maitatzea1758
12  AzerbaijanIngelesaDihaj"Skeletons"Eskeletoak14120
13  KroaziaIngelesa, ItalieraJacques Houdek"My Friend"Nire laguna13128
14  AustraliaIngelesaIsaiah"Don't Come Easy"Ez dator erraz9173
15  GreziaIngelesaDemy"This Is Love"Hau maitasuna da1977
16  EspainiaGaztelania, IngelesaManel Navarro"Do It for Your Lover"Egizu zure maitalearengatik265
17  NorvegiaIngelesaJOWST"Grab the Moment"Momentua harrapatu10158
18  Erresuma BatuaIngelesaLucie Jones"Never Give Up on You"Inoiz ez zuri uko egin15111
19  ZipreIngelesaHovig"Gravity"Grabitatea2168
20  ErrumaniaIngelesaIlinca & Alex Florea"Yodel It!"Jodeln erara esazu!7282
21  AlemaniaIngelesaLevina"Perfect Life"Bizitza perfektua256
22  UkrainaIngelesaO.Torvald"Time"Denbora2436
23  BelgikaIngelesaBlanche"City Lights"Hiriko argiak4363
24  SuediaIngelesaRobin Bengtsson"I Can't Go On"Ezin dut jarraitu5344
25  BulgariaIngelesaKristian Kostov"Beautiful Mess"Nahaspila ederra2615
26  FrantziaFrantsesa, IngelesaAlma"Requiem"12135
  1. Hitz batzuk antzinako grezieraz, ingelesez, eta sanskritoz.

Gertakariak aldatu

Errusiaren partaidetza aldatu

Julia Samoilova errusiar abeslaria Errusia ordezkatzeko aukeratua izan zen "Flame is Burning" abestiarekin. Hala ere, Ukrainara bidaiatzeko hiru urteko debekua jazo zuen, Ukrainako Segurtasun Zerbitzuaren arabera, Ukrainako muga legez kanpo zeharkatzeagatik 2015ean Krimeara egindako bidai baten ondorioz: Krimea Ukraina eta Errusiak disputatutako penintsula bat da. Ukrainako legearen arabera, atzerritarrak Krimean Errusia bidez sartzea legez kanpokoa da. Samoilovak 2015ean Krimean emanaldi bat eman zuela baieztatu zuen.

Europako Irrati-Telebista Batasunaren erantzuna partaide guztiak Kieven abesteko gai izateko lan egiten jarraituko zuela izan zen, eta alderdien arteko hitzarmen eza tamaldu zuen. Errusiako telebista Perviy Kanali proposamen bat egin zion Europako Irrati-Telebista Batasunak, Samoilovak satelite bidez parte hartzea Errusiarrek aukeratutako edozein lekutik, baina bai Errusiar telebistak zein Ukrainako gobernuak proposamena errefusatu zuten.

Europako Irrati-Telebista Batasuneko buruak, Ingrid Deltenre-k, Ukrainaren ekintzak gaitzetsi zituen, "Eurovisionez arrazoi politikoengatik abusatzeagaitik". Apirilak 13an Errusiako telebistak lehiaketatik erretira egiaztatu zuen.

Kanpo estekak aldatu