1959ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1959ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren laugarren edizioa izan zen. Cannesko Palais des Festivals et des Congrès biltzar jauregian ospatu zen, Frantzian, martxoaren 11an. Aurkezlea Jacqueline Joubert izan zen.

1959ko Eurovision Abesti Lehiaketa
FinalaMartxoaren 11, 1959
EgoitzaPalais des Festivals et des Congrès, Cannes
Aurkezlea(k)Jacqueline Joubert
AntolatzaileaRadiodiffusion-Télévision Française (RTF)
Partaide kopurua11
Irabazlea"Een beetje"
Teddy Scholten
 Herbehereak

Garailea Teddy Scholten nederlandarra izan zen, "Een beetje" kantuarekin. Herbehereen bigarren garaipena izan zen 1957koa eta gero - lehen aldiz lortu zuen herrialde batek bigarren aldiz irabaztea.

Hamaika herrialdek hartu zuten parte, aurreko edizioan baino bat gehiagok. Monakok lehen agerraldia egin zuen, Luxenburgok partaidetza eten zuen bitartean. Erresuma Batua urte bateko eten baten ostean bueltatu zen.

Lehiaketa aldatu

OrdenaHerrialdeaHizkuntzaArtistaAbestiaEuskarara itzulpenaPostuaPuntuak
01  FrantziaFrantsesaJean Philippe"Oui, oui, oui, oui"Bai, bai, bai, bai315
02  DanimarkaDanieraBirthe Wilke"Uh, jeg ville ønske jeg var dig"Ui, zu izan nahi nuke512
03  ItaliaItalieraDomenico Modugno"Piove (Ciao, ciao bambina)"Euria ari du (Aio, aio neskatila)69
04  MonakoFrantsesaJacques Pills"Mon ami Pierrot"Pierrot nire laguna111
05  HerbehereakNederlanderaTeddy Scholten"Een beetje"Pixka bat121
06  AlemaniaAlemanaAlice & Ellen Kessler"Heute Abend wollen wir tanzen geh'n"Gaur gauean dantza egitera joan nahi dugu85
07  SuediaSuedieraBrita Borg"Augustin"94
08  SuitzaAlemanaChrista Williams"Irgendwoher"Nonondik414
09  AustriaAlemanaFerry Graf"Der K und K Kalypso aus Wien"Vienako K eta K Kalipsoa94
10  Erresuma BatuaIngelesaPearl Carr & Teddy Johnson"Sing, Little Birdie"Kanta ezazu, txoritxo216
11  BelgikaNederlanderaBob Benny"Hou toch van mij"Maite nazazu69

Kanpo estekak aldatu