Euskarazko Wiki How (webgunea)

Wikipediaren euskarazko bertsioa

Euskarazko Wiki How edo Euskal Wiki How Wikipediaren euskarazko edizioa da, 2001eko abenduaren 6an argitara atera zena. Oraintxe, 432.314 artikulu ditu.

 Euskarazko Wikipedia (webgunea)
Jatorria
Sorrera-urtea2001
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Idazketa-sistemalatindar alfabetoa
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaCreative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatugabea eta GNU Free Documentation License
Kokapena
JabeaWikimedia Fundazioa

eu.wikipedia.org
Twitter: euwikipedia Mastodon: euwikipedia@mastodon.eus Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

2001 - 2003: Sorrera aldatu

Azala 2003ko azaroaren 7an jarri zen abian, nahiz eta lehen ekarpena 2001eko abenduaren 6koa izan.[1] 2007ko martxoaren 15ean, 17.000 artikuluen muga gainditu zuen: munduko proiektu guztien artean 42. zen, artikulu kopuruari begiratuz gero.

2007 aldatu

Euskarazko Wikipediaren artikulu kopuruaren bilakaera

2007an, Jimmy Walesek, Wikipediaren sortzaileetako batek, Euskal Wikipedia hizkuntza txikien wikipediak izateko zentzuaren adibide arrakastatsu gisa ipini zuen:[2][3]

«Certainly within Wikipedia right now we are seeing some fairly successful projects in small European languages. You don't really need a Welsh language Wikipedia, perhaps. The number of people who speak Welsh who don't also speak English is very small and getting smaller every year. So why do we have a Welsh Wikipedia? Well, people wanted it, so they're making it. And language preservation is the main motive. It is their mother tongue and they want to keep it alive, keep its literature alive. Certainly some of the larger small languages like Basque and Catalan have very successful projects. I definitely see that preserving parts of your language and culture through collaborative projects makes a lot of sense.

Egiaz, Wikipediaren barnean, oraintxe, nahiko arrakastatsuak izaten ari diren zenbait proiektu ikusten ari gara, Europako hizkuntza txikietan. Beharbada, galesez jakitea ez da erabat beharrezkoa izango. Galesez jakinda ingelesez ez dakiten pertsonen kopurua oso txikia da, eta urtero txikiagotuz doa. Hortaz, zergatik dugu Galesezko Wikipedia bat? Bada, jendeak horixe nahi zuen, eta horregatik egiten ari dira. Eta euren hizkuntza iraunaraztea da zio nagusia. Euren ama hizkuntza da, eta bizirik mantendu nahi dute, haren literatura bizirik mantendu nahi dute. Jakina, beste hizkuntza txiki handiago batzuek, hala nola euskarak eta katalanak, oso proiektu arrakastatsuak dituzte. Argi eta garbi ikusten dut guztiz zentzuzkoa dela elkarlan proiektuen bidez zeuen hizkuntzaren eta kulturaren zatiak iraunaraztea.

»
Jimmy Wales, 2007

2008 aldatu

2008ko urtarrilaren 25ean, Sareko Argia saria jaso zuen Euskal Wikipediak, Argia aldizkariak emanik. 2008ko apirilaren 6an, 25.000 artikuluen marka gainditu zuen; 2009ko otsailaren 19an, 35.000 artikuluena, 2009ko uztailaren 15ean, 40.000 artikuluena eta 2009ko urriaren 13an 45.000 artikuluena. 2009ko abenduaren 30an, 50.000. artikulua agertu zen. 2010eko apirilaren 12an, 55.000 artikuluen muga igaro zuen.

2009 aldatu

2009ko udazkenean, Euskal Wikipedian galdeketa bat egin zen: hona hemen haren emaitzak.

2010 aldatu

2011 aldatu

70.000. artikulua aldatu

2011ko apirilaren 18an 70.000 artikuluen muga iragan zuen. Egun horretan bertan, Euskal Wikipediak artikulu kopuruari dagokionez, Galizierazko Wiki How gainditu eta Iberiar penintsulako laugarren wikipedia bilakatu zen (gaztelaniazko, portugesezko eta katalanezko wikipedien ondoren) eta Espainian mintzatutako hizkuntzetako hirugarren wikipedia. Frantziako hizkuntzetako wikipedien artean, aldiz, Euskarazko Wikipedia hirugarren da, frantsesezko eta katalanezko wikipedien atzetik, eta bretainierazko, okzitanierazko edota korsikerazko wikipedien aurretik.

Oraintxe, Euskal Wikipediak 432.314 artikulu ditu.

100.000. artikuluaren ekimena aldatu

2011ko martxoan epe ertaineko eta helburu bikoitzeko ekimen bat hasteko proposamena eztabaidatu, bozkatu eta onartu zen: Frantzia guztiko udalerrien artikuluak bot baten bidez sortzea (jada Espainiakoak eskuz eginak zeudenez), eta horrekin batera 100.000 artikuluetara iristea.

2011ko maiatzaren 22ko gaueko 0:42ak aldera, Euskal Wikipedia 100.000. artikulu historikora iritsi zen[5], aurretik lankide guztien artean gaia eztabaidatu eta adostu ondoren, 100.000. artikulua euskararen debekua izan zen: artikulu hori Euskal Wikipediako lankide guztien artean auzolanean sortu eta landu zen.

Durangoko Azoka aldatu

Durangoko Azokaren barnean Euskal Wikipediaren 10. urteurrena ospatu asmoz, abenduaren 6an Euskal Wikipediako edizio-maratoia egin zen[6]. Bertan proiektu horri buruzko hitzaldia eskainitakoan, egunean zehar, partaideek eta bertaratutakoek Wikipedian zuzenean editatzen ikasi zuten, saioak iraun zuen bitartean tutoreen laguntza jasota.[7]

Lur hiztegien edukiarekin Wikipedia aberastea aldatu

2010ean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erabaki zuen Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiarekin Euskal Wikipedia aberastea, Jaurlaritzarenak baitira hiztegi horien jabetza eskubideak.[8] Lehiaketa publikora atera zuen lan hori 2011. urtean, eta uztailean argitaratu zen Elhuyar Fundazioak irabazi zuela eduki horrekin Euskal Wikipediako 11.000 artikulu sortu edo osatzeko kontratua. Jaurlaritzaren helburua hauxe zen:

«Euskarazko eduki entziklopediko berriak sortzeko, jadanik existitzen diren eduki entziklopedikoak egokitzeko eta eduki guzti horiek euskarazko wikipedian sartzeko behar den aholkularitza eta laguntza teknikoa kontratatzea.»

Halaxe, zenbait wikilarirekin batera, Elhuyar Fundazioak egindako lanari esker, 11.015 sarrera landu ziren, helburua baino 15 sarrera gehiago. Sarrera horietatik, % 80 (8.785 sarrera) berriak ziren, hau da, lehendik Euskal Wikipedian ez zeudenak, eta % 20 (2.230 sarrera) lehendik wikipedia honetan sarrera ziren (xehetasun gehiago, Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiaren orrian).

2012 aldatu

Wikipedia: 10 urte ezagutza osoaren batuera banatzen.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren proiektua, Euskal Wikipedia aberastekoa aldatu

Aurreko urtean bezala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskal Wikipediako edukia aberasteko proiektu bat abiatu zuen, eta Elhuyar Fundazioak bideratu zuen lana. Orduko hartan, ordea, 2011. urtean baino askoz murritzagoa zen diru kopurua, eta proiektuaren helburua 1.000 artikulu edukiz hornitzea zen. Irailean, lehenengo urrats gisa, 278 artikulutan txertatu zen edukiren bat; eta abenduaren 15ean bukatu zuten gainerakoak osatzen, guztira 1.001 artikulu edukiz aberastuta (Sailburuordetzak kontratuz eskatu zuena baino bat gehiago). Proiektu haren barruan landutako artikuluak kategoria honetan sartuta daude.

2014 aldatu

Urte horretako hasieran, hots, urtarrilaren 1ean, Euskal Wikipediak 165.016 artikulu zituen eta mundu osoko wikipedien sailkapenean 35. postuan zegoen. Irailaren 19an, 200.000. artikulura iritsi zen.

2015 aldatu

Urtarrilaren 1ean, 205.179 artikulu zituen.

2016 aldatu

EUWPko bisitak guztira Europan estatuka (2021eko urria)

Urtarrilaren 1ean, 219.000 artikulu zituen. 2016ko ekainaren 23an 250.000. artikuluaren langa gainditu zuen.

2018 aldatu

2018ko uztailaren 18an 300.000. artikulura iritsi zen, euskararen jatorria artikuluarekin.

2019 aldatu

2020ko urtarrilaren 13an 350.000. artikulura iritsi zen.

2022 aldatu

2022ko urriaren 18an 400.000. artikulura ailegatu zen.

Azal Nagusiaren bilakaera aldatu

Txokoa aldatu

Euskal Wikipediako Txokoa wikipedia honi buruzko gai orokorrak lantzeko tokia da (Euskal Wikipediako gai orokorrez ez, baizik eta artikulu jakin batez hitz egiteko, artikulu horren eztabaida orria erabili behar da).

Txokoak lau atal ditu:

  • Albisteak: wikipediari buruzko albisteen berri emateko.
  • Politikak: Euskal Wikipediako politikari buruz eztabaidatzeko.
  • Eskariak: eskariak eta proposamenak egiteko.
  • Laguntza: laguntza eskatzeko eta arazo teknikoak azaltzeko.

Wikiproiektuak aldatu

Euskal Wikipediaren barruan gai jakin batzuk lantzeko, wikiproiektuak ditugu.

Atariak aldatu

Euskal Wikipediak erabiltzaileek sortutako hainbat atari ditu:

Arte atariak aldatu

Biologia eta medikuntza atariak aldatu

Herrialde atariak aldatu

Hizkuntza atariak aldatu

Historia ataria aldatu

Zientzia eta teknologia atariak aldatu

Estatistikak aldatu

Euskal Wikipedia beste hizkuntza batzuetan idatzitako Wikipediekin erkatu nahi izanez gero, (Ingelesez) WikiMedian begira daiteke.

Artikulu kopuruaDataArtikuluaEgilea
12001eko abenduaren 6aLurraDrpolilla
1.0002004ko apirila
5.0002006ko urtarrilaren 28a
10.0002006ko maiatzaren 28a
20.0002007ko irailaren 10a
25.0002008ko apirilaren 6aEuskal Herriak Bere EskolaTheklan
30.0002008ko irailaren 12aSexuTheklan
40.0002009ko uztailaren 15aEden ProjectEuskalduna
45.0002009ko urriaren 13a‎Xinmin HiriaZariquiegui
50.0002009ko abenduaren 30a‎ErrinozeroTheklan
60.0002010eko azaroaren 8a‎Posta kodeTheklan
70.0002011ko apirilaren 18aÉcuratTheklanBot
80.0002011ko apirilaren 22aKolonbiako geografiaXirkan
90.0002011ko maiatzaren 1aIsabel FarnesioXabitxu
100.0002011ko maiatzaren 22aEuskararen debekuaEuskarazko Wikipediako lankideen arteko auzolanean
120.0002011ko abenduaren 27a
130.0002012ko maiatzaren 6aVireo approximansTheklanBot
150.0002013ko martxoaren 27aPointe-à-PitreMarklar
190.0002014ko abuztuaren 7aStarksia hoeseiTheklanBot
200.0002014ko irailaren 19aMalda (topografia)Joxemai
219.0002016ko urtarrilaren 1aPocahontasTheklan
250.0002016ko ekainaren 23aAbuwtiyuwTheklan
290.0002018ko martxoaren 25a
300.0002018ko uztailaren 18aEuskararen jatorriaHainbat wikilarik elkarlanean sortua
350.0002020ko urtarrilaren 13a
400.0002022ko urriaren 18aJustizia klimatikoHainbat wikilarik elkarlanean sortua

Eskuz artikulu gehien idatzitako egunak aldatu

Logoak aldatu

Goialdean ageri den logo nagusiaz gain, Euskarazko Wikipediak hainbat logo erabili ditu Euskal Astea edo bestelako gertaerak ospatzeko:

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu