Liang Xinping

Liang Xinping, txineraz 梁 馨枰, (Huai'an, Jiangsu (Txina), 1994ko uztailaren 31) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari txinatarra da.

Liang Xinping

Bizitza
JaiotzaHuai'an1994ko uztailaren 31 (29 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaNanjing Sport Institute (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakigerilari sinkronizatua eta igerilaria
Pisua60 kilogramo
Altuera1,71 metro

Olinpiar Jokoak aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), zilarrezko domina eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Espainiakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Huang Xuechen, Sun Wenyan, Yin Chengxin, Guo Li, Tang Mengni, Gu Xiao, Li Xiaolu, Liang Xinping eta Zeng Zhen-ek.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina eskuratu zuen Txinako taldearekin, Errusiako taldearen atzetik (urrezkoa) eta Ukrainakoaren aurretik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatzen zuten taldea: Feng Yu, Guo Li, Huang Xuechen, Liang Xinping, Sun Wenyan, Wang Qianyi, Xiao Yanning eta Yin Chengxin-ek.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2016Rio de Janeiro
Brasil
Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[3]
2020Tokio
Japonia
Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Liang Xinping» olympedia.org 2021-10-29an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Liang Xinping" Olympics.com 2021-10-29an begiratua
  3. Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa sinkronizatua, emakumeak taldeka, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu