Spandauko espetxea

Spandauko espetxea Alemaniako Berlin hiriaren Spandau barrutian zegoen espetxe ospetsua da. Monumentu babestua da. 1876an eraiki zuten, eta 1987an eraitsi, azken preso naziak, Rudolf Hessk, bere buruaz beste egin ondoren. Neurri horrekin neonazien kultuko tokia bihurtzea saihestu nahi izan zuten. Gaur egun, toki berean saltokigune bat dago.

Spandauko espetxea
Kriegsverbrechergefängnis Spandau
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinSpandau
Koordenatuak52°31′16″N 13°11′07″E / 52.521111111111°N 13.185277777778°E / 52.521111111111; 13.185277777778
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1876
Eraistea 1987
Guardia aldaketa, espetxearen aurrean.

Eraikina aldatu

1876an eraikia, Erdi Aroko estiloa imitatzen zuen, gaztelu baten itxura izanik. Adreilu gorriz egina zegoen. 500 preso gordetzeko eraiki zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Nurenbergeko epaiketetan zigortutako zazpi buru naziak bertan espetxeratu zituzten. Debekatuta zegoen eraikinari argazkiak egitea.[1][2]

Administrazioa aldatu

Nahiz eta espetxea Berlingo britaniar aldean egon, haren kontrola lau potentzia irabazleek txandakatzen zuten: Erresuma Batuak, Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak.

PotentziaHilabeteak
Erresuma BatuaUrtarrilaMaiatzaIraila
FrantziaOtsailaEkainaUrria
SESBMartxoaEkainaAzaroa
AEBApirilaAbuztuaAbendua

Preso naziak aldatu

ZenbakiaIzenaZigorraKondena amaieraKarguaHil zen dataAlegazioak
1Baldur von Schirach20 urte1966/10/01Hitleriar Gazteriaren burua eta Vienako Gobernadorea1974/08/08Behin kondena beteta kaleratu zuten.
2Karl Dönitz10 urte1956/10/01Almirante Nagusia, 1943tik 1945ra Kriegsmarineren Buruzagitzan, Hirugarren Reicharen azken Presidentea, 1945an.1980/12/24Behin kondena beteta kaleratu zuten.
3Konstantin Freiherr von Neurath15 urte1954/11/061932tik 1938ra Kanpo Harremanetako Ministroa, Bohemia eta Moraviako protektoratuaren burua 1939tik 1941ra.1956/08/14Osasun arazoak zirela eta, lehenago askatu zuten.
4Erich RaederBizi bitarteko espetxea1955/09/26Almirante Nagusia, 1943ko urtarrilaren 30 arte Kriegsmarineren Buruzagitzan,1960/11/06Osasun arazoak zirela eta, lehenago askatu zuten.
5Albert Speer20 urte1966/10/01Armagintzako Ministroa eta Eraikuntza Inspektore Orokorra1981/09/01Behin kondena beteta kaleratu zuten.
6Walther FunkBizi bitarteko espetxea1957/05/16Ekonomia Ministroa, Reichsbanken Presidentea1960/05/31Osasun arazoak zirela eta, lehenago askatu zuten.
7Rudolf HessBizi bitarteko espetxeaEspetxean hildaAdolf Hitlerren ondokoa 1941 arte1987/08/17Bere buruaz beste zuen.

1987ko abuztuan, berrogei urte espetxeratuta egon ondoren, Rudolf Hess hil zen. Urte horien erdiak espetxeko preso bakarra izan zen. Nahiz eta sarritan aipatu humanitario arrazoiengatik kaleratu zutela, sobietarren eta britaniarren aurkako jarrera azken une arte mantendu zen.[2]

Espetxeak bete zuen orubea.

Musika taldea aldatu

Musika talde ezagun batek, Spandau Ballet espetxearen izena hartu zuen taldearena sortzeko.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spandauko espetxea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spandauko espetxea