Pirita
Pirita FeS2 formula kimikoa duen minerala da, %53.48 sufrez eta %46.52 burdinaz osatuta dagoena. Piritaren lustre metalikoa eta urre-kolore argiak benetako urrearekin nahastera eraman dezake. Izena grezieratik datorkio (πυρίτης, puritēs, “suzkoa” edo "sutan dagoena”). Izenaren jatorria pirita altzairuaren edo sukarrien aurka kolpatzean sortzen diren txinparten ondorio izan daiteke.
Pirita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Mineralak |
Formula | Burdina disulfuroa (FeS2) |
Dana sailkapena | 2.12.1.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 2.EB.05a |
Sistema kristalino | Kubikoa |
Talde espazial | space group Pa-3 (en) |
Deskonposaketa puntua | 743 °C |
Eponimoa | su |
Identifikazioa | |
Kolorea | Hori larua, urre-kolore hitsa |
Habitoa | Kubikoa, aurpegi ildaskatuak eduki ditzake, baina askotan oktaedrikoa eta piritoedrikoa. Sarritan masiboa, erradiatua, bikortsua, globularra eta estalaktitikoa |
Esfoliazioa | Eskasa |
Gogortasuna Mohs eskalan | 6 - 6,8 |
Distira | Metalikoa, dirdaitsua |
Marra | Beltz berdaxkatik beltz marroixkara; sufre usaina |
Dentsitate erlatiboa | 4,95 - 5,10 |
Urtze puntua | 2,5 - 3 globulu magnetikoan |
Disolbagarritasuna | Disolbaezina uretan |
Azido sulfurikoa (H2SO4) sintetizatzeko erabiltzen den mineral nagusienetako bat da; izan ere, mineral hau sufrean oso aberatsa da.[1]
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontGene SimmonsGonzalo BoyeJean SimmonsEuskaraSarpenXabier García RamsdenEmilia LandaluceKategoria:Txikipedia:BiografiakEuskal HerriaWiki HowISO 4217Gogoaren fenomenologiaKategoria:Leitzako auzoakAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakAbenduaren 25Bigarren Mundu GerraLaguntza:Wikipediari buruzTxikipedia:AntibiotikoTtun-ttunTxikipediaAgurtzane ElorriagaGene Simmons (albuma)Joseba Díez AntxustegiWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraNetiporn SanesangkhomLaguntza:SarreraAntzinako GreziaIban BarrenetxeaWikipedia:TxokoaEuskarazko Wikipedia (webgunea)NakbaNagore AranburuDark City (1998ko filma)Txikipedia:Gizateriaren ondare