Paleogeografia

Lurraren azalaren erliebea antzinako garai geologikoetan nolakoa zen aztertzen duen zientzia

Paleogeografia geologia aldietan lurrazalaren formak eta erliebea nolakoak ziren aztertzen duen jakintza da.[1] Garai bateko geografiaren azterketa da. Diziplina hau, nagusiki, geologia historikotik jorratzen da,[2] baita geografiatik ere.[3] Lurraren zientzien beste arlo batzuek ematen dituzten ebidentzietatik abiatuta berreraikuntza paleogeografikoak posible dira: estratigrafia, adierazle paleoklimatikoak, pedologia, glaziologia, paleomagnetismoa, sedimentologia, paleontologia, tektonika, etab.

Lurraren paleogeografia Proterozoikoaren amaieran, duela 550 milioi urte.

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Vera Torres, Juan Antonio. (1994). Estratigrafía. Principios y métodos. Madril: Editorial Rueda, 11 or. ISBN 84-7207-074-3..
  3. Kotlyokov, Vladimir; Komarova, Anna. (2007). Elsevier´s Dictionary of Geography. Mosku: Elsevier.

Kanpo estekak aldatu

Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.