Al-lāt
Allāt edo al-Lāt (arabieraz: اللات) Arabia aurreislamiarreko jainkosa bat izan zen, Mekako hiru jainkosa nagusietako bat, Manāt eta al-‘Uzzárekin batera.
Al-lāt | |
---|---|
mythologie arabe (en) | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Han-Ilat (en) |
Taifen al-Lati eskainitako tenplua eta otoizerako lekua Mahomaren aginduz eraitsia izan zen Abu Sufyan ibn Harben espedizioaren garaian, Tabukeko guduaren urte berean (630eko urria). Idoloa suntsitzea Mahomak berak egindako eskari bat zen Taifeko leinuekin berradiskidetzea lortze bidean. al-Lat hitzak "Jainkosa" esan nahi ote duen oso eztabaidatua da, arabieraz 'jainkosa' hitza ilāhah esaten delako (arabieraz: إلاهة) eta artikula gehituta, beraz al-ʾilāhah izango litzateke.
Herodotok Afroditaren pareko jainkosatzat hartzen zuen:
« | Asiriarrek Afrodita Mylitta deitzen dute, arabiarrek Alilat (antzinako grezieraz: Ἀλιλάτ), eta pertsiarrek Mithra. Azken jainkosa hau indiarrek duten Mitrarekin lotuta dago. | » |
—[1] |
Erreferentziak aldatu
- ↑ Histories I:131
Kanpo estekak aldatu
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyeBerezi:AzkenAldaketakPatxi EzkiagaTxikipedia:BiodibertsitateSarpenEnergia berriztagarriEuskal Rock ErradikalaEuskaraBigarren Mundu Gerra1967Euskal HerriaJacob ElordiJuan Sebastian ElkanoZetakAitor AranaWiki HowRammsteinNormandiako LehorreratzeaIzeiTxikipediaAntzinako GreziaEuskarazko Wikipedia (webgunea)Erdi AroaEguzkibegi IkastolaHaritzMikel ValverdeWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraTxikipedia:Suge gorbatadunMalen OsaHarkaitz CanoErromatar InperioaPobretasunLaguntza:SarreraPagoTopic:Y2rmez062t8r93tx