1983–84ko futbol ligako lehen mailako denboraldia

Espainiako futbol ligako lehen mailako 1983/1984ko denboraldia Athletic Club euskal taldeak irabazi zuen, aurreko urteko liga bezala, eta Real Sociedad taldeak lehenagoko bi urteetan (1980-81 eta 1981-82 ligak) irabazi ondoren, euskal taldeen 1980ko bolada ona osatuz (ez zen harrezkero beste liga garaipenik izan 20. mendean).

1983–84ko futbol ligako lehen mailako denboraldia
Motakirol-denboraldia
Denbora-tarte1983ko irailaren 3a - 1984ko apirilaren 29a
Garaia1983-1984 one-year-period (en) Itzuli
Edizio zenbakia53
HerrialdeaEspainia
AntolatzaileaEspainiako Futbol Errege Federakundea
Partehartzaile kopuru18
Kirolafutbol
Irabazlea

Athleticen garaipena aldatu

1983-84 denboraldia erronka handia izan zen Athleticentzat, aurreko urteko txapelduna zen, baina 1983ko abuztuan uholde ikaragarrian gertatu zen hirian, eta moral puntua ukitua zegoen Bilbon.

Denboraldian zehar Dani kapitainak lesio larria izan zuen eta bi hilabetez egon zen jokatu gabe. Eten handiagoa izan zuen Andoni Goikoetxeak, 18 jardunalditako zigorra, lesioa eragin ziolako Maradonari (FC Barcelonakoa orduan).[1]

Ligako azken partidua Real Sociedad-ekin izan zuen, bigarren honen zelaian, Atotxan. Realak ez zuen ezer jokoan, baina Athletic-ek irabazi beharra zeukan. Athleticeko Iñigo Lizeranzuk ireki zuen markagailua, Athleticen Ligako 3.000. gola izan zenarekin, baina Realeko Pello Uraldek berdinketakoa sartu zuenean, mutu geratu zen estadioa, baita Uralde bera ere ezer ospatu gabe joan zela zelaiaren bere aldera. Euskal taldeen arteko elkartasun giroa zegoen, Athleticek irabaztea nahi zutela guztiek zirudien.[2] Hala 1-2-koa sartu zuen handik minutu batzuetara berriro Lizeranzuk, eta Athleticentzat izan zen partidua eta liga.

Dobletea eta gabarra aldatu

1984ko apirilaren 25ean izan zen azken partidu hori eta liga amaiera. Handik egun gutxitara, maiatzaren 5ean, Errege Kopa irabazi zuen Athletic-ek FC Barcelonaren kontrako finalean.[3] Hortaz, futbolean doblete esaten dena egin zuen Bilboko taldea, eta ospakizun handia antolatu zen, 1983an egindako Gabarra zeharkaldia berriro egin zen, 1984ko maiatzaren 7ko gabarraren ospakizun masiboa.[1]

Sailkapena aldatu

PostuaTaldeaJIBGAGKGDesbPuntuak
1Athletic Bilbao34209553302349
2Real Madrid34225759372249
3FC Barcelona34208662283448
4Atlético de Madrid3417895347642
5Betis34174134540538
6Real Sociedad34149114335837
7Real Zaragoza341211115041935
8Sevilla FC34138134243-134
9Málaga CF341111124135633
10RCD Espanyol341013114244-233
11Real Murcia341012124238432
12Valencia CF34128144547-232
13Sporting de Gijón34118153847-930
14Valladolid34117164460-1629
15Osasuna34116173044-1428
16Cádiz CF34610183651-1522
17RCD Mallorca34315162756-2921
18UD Salamanca34510193059-2920
Txapeldunen LigaEuropako ErrekopaUEFA TxapelketaJaitsiera


Emaitzak aldatu

Goleatzaile nagusiak aldatu

JuanitoReal Madrid19
Jorge Orosmán da SilvaValladolid17
Jorge Alberto GonzálezCádiz15
Marcos Alonso PeñaBarcelona14
Hugo SánchezAtlético de Madrid14

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Las 2 Celebraciones. Peña Gabarra Athletic (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  2. Millán, Juan Rodríguez. (miércoles, abril 25, 2007). «Corazón Txuri Urdin: PARTIDOS INOLVIDABLES Real Sociedad 2 - Athletic 1 (1981-1982)» Corazón Txuri Urdin (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  3. (Gaztelaniaz) Lardiés, Alberto. (2021-03-27). «La final de Copa del 84 que acabó en tangana entre Athletic y Barça» Vozpópuli (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).

Kanpo estekak aldatu