1971ko Italiako Giroa

1971ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa54. Italiako Giroa
Txapelketa1971 Super Prestige Pernod
Etapak22
Datakmaiatzak 20 – 1971.eko ekainak 10
Luzera3.567 km
HerrialdeaITA Italia
YUG Jugoslavia
AUT Austria
Irteera-lekuaLecce
Helduera-lekuaMilan
Taldeak10
Parte-hartzaileak100
Amaitu dutenak75
Bataz besteko abiadura36,597 km/o
Emaitzak
TxapeldunaSWE Gösta Pettersson (Ferretti)
TxapeldunordeaBEL Herman Van Springel (Molteni)
HirugarrenaITA Ugo Colombo (Filotex)
Puntukako sailkapenaITA Marino Basso (Molteni)
Eskalatzailerik onenaESP José Manuel Fuente (Kas-Kaskol)
Talderik onena puntukaBEL Molteni
◀19701972▶
Dokumentazioa

1971ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 54. edizioa izan zen. 1971ko maiatzak 20 eta ekainak 10 artean ospatu zen, horietako bat bikoitza izan zen 20 etapatan banatutako 3567 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Gösta Petterssonek, batez beste, 36,57 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Leccen hasi eta Milanen amaitu zen.

100 txirrindularik hasi eta 75ek amaitu zuten proba.

Edizio honetan, berriz ospatu zen sarrerako bat 1. etapan maglia arrosa jantziko zuena erabakitzeko (kasu honetan, talde guztia), sarrerako honek sailkapen nagusirako kontatzen ez zuen arren. Oraingo honetan erreleboetan eginiko 6,2 kilometroko taldekako erlojupeko bat izan zen. Salvarani taldea izan zen garaile.

5. eta 6. etapak, hurrenez hurren, Vicente López Carrilek eta Txomin Perurenak irabazi zituzten, ihesaldi bana biribilduz. Hain zuzen ere 6. etapan, garaipenerako faboritoetako bat zen Gianni Mottak bigarren etaparen ondoren dopinaren kontrako kontrol batean emandako positiboa ezagutu zen, ondorioz, italiarra, sailkapen nagusian hamar minuturen galerarekin zigortua izan zelarik.

7. etapan, 22. etapan beranduago 9ra murriztu ziren 35 txirrindularik osatutako ihesaldi batek sailkapen nagusia irauli zuen, ihes egindakoak helmugara pelotoiari sei minutu baino gehiago ateraz iritsiz. Horien artean txirrindulari garrantzitsuak zeuden, Felice Gimondi, Gösta Pettersson, Herman Van Springel eta Francisco Galdos esaterako, azken honek etapa bosgarren amaitu zuelarik. Gimondik irabazi zuen etapa, eta Aldo Moserrentzat izan zen maglia arrosa, hala, Giroko lider izatea lortzen zuen pertsonarik nagusiena bihurtuz, 37 urte eta hiru hilabeteko adinarekin, errekor hau 2002an Jens Heppnerrek 37 urte eta bost hilabeterekin gainditu zuelarik, eta jarraian, 2007an Andrea Noèk, 38 urte eta lau hilabeterekin. 10. etapan, mendi ertainekoa, José Manuel Fuente izan zen garailea, eta Perurena garaipenetik gertu geratu zen 15.ean, azkenean hirugarren amaituz.

Edizio honetako etapa erregina 17. etapa izan zen, non Hochtor Glossglockner igo zen, edizio honetako Cima Coppi bere 2506 metroko altuerarekin. Etapa nahigabe bat izan zen faboritoen mugimenduei dagokionez, hauen artean diferentziak egon ez zelarik, etapa Pierfranco Vianellik irabaziz. Baina hurrengo bi etapak ere Alpeetan ospatzen ziren. 18. etapan, ordura arte liderra zen Claudio Michelottok ezin izan zuen gehiago eta maglia arrosa galdu zuen Gösta Pettersson suediarraren mesedetan. Hau ihes eginda iritsi zen helmugara Galdos, Van Springel eta etapa garailea izan zen Gimondirekin batera. 19. etapan, Lino Farisatok irabazi zuena, Gimondik eta Van Springelek zenbait segundoko abantaila lortu zuten euren areriorik zuzenenekiko, diferentziak erabakigarriak izan ez ziren arren.

Azkenik, Pettersson izan zen Giroaren garailea etapa garaipenik lortu gabe, Italiako Giroa irabazi zuen lehen suediarra, eta, orain arte, bakarra, bihurtuz.

Taldeak aldatu

TaldeaTaldeko liderra
CosattoPietro Dallai
DreherPatrick Sercu
FerrettiPietro Campagnari
FilotexFranco Bitossi
G.B.C.Aldo Moser
TaldeaTaldeko liderra
KasJosé Luis Uribezubia
MagniflexGeorges Pintens
MolteniGiancarlo Bellini
SalvaraniEmilio Casalini
ScicFranco Balmamion

Etapak aldatu

EtapaIbilbideaKilometroakGaraileaLiderra
SarrerakoaLecce-Brindisi6.2 x 10 (CRE)  Italia Salvarani-
1.aBrindisi-Bari175  Italia Marino Basso  Italia Marino Basso
2.aBari-Potenza260  Italia Enrico Paolini  Italia Enrico Paolini
3.aPotenza-Benevento177  Italia Ercole Gualazzini  Italia Enrico Paolini
4.aBenevento-Pescasseroli203  Italia Guerrino Tosello  Italia Enrico Paolini
5.aPescasseroli-Gran Sasso d'Italia198  Espainia Vicente López Carril  Italia Ugo Colombo
6.aL'Aquila-Orvieto163  Euskadi Txomin Perurena  Italia Ugo Colombo
7.aOrvieto-San Vincenzo220  Italia Felice Gimondi  Italia Aldo Moser
8.aSan Vincenzo-Casciana Terme203  Italia Romano Tumellero  Italia Claudio Michelotto
9.aCasciana Terme-Forte dei Marmi141  Italia Marino Basso  Italia Claudio Michelotto
10.aForte dei Marmi-Pian del Falco di Sestola123  Espainia José Manuel Fuente  Italia Claudio Michelotto
11.aSestola-Mantova199  Italia Marino Basso  Italia Claudio Michelotto
12.aDesenzano del Garda-Serniga di Saló28 (banakako erlojupekoa)  Italia Davide Boifava  Italia Claudio Michelotto
13.aSaló-Sottomarina di Chioggia218  Belgika Patrick Sercu  Italia Claudio Michelotto
14.aChioggia-Bibione170  Belgika Patrick Sercu  Italia Claudio Michelotto
15.aBibione-  Jugoslavia Liubliana201  Italia Franco Bitossi  Italia Claudio Michelotto
16.a  Jugoslavia Liubliana-Tarvisio100  Italia Dino Zandegu  Italia Claudio Michelotto
17.aTarvisio-  Austria Grossglockner206  Italia Pierfranco Vianelli  Italia Claudio Michelotto
18.A  Austria Lienz-Falcade195  Italia Felice Gimondi  Suedia Gösta Pettersson
19.aFalcade-Ponte di Legno182  Italia Lino Farisato  Suedia Gösta Pettersson
20.a aPonte di Legno-Lainate185  Italia Giacinto Santambrogio  Suedia Gösta Pettersson
20.a bLainate-Milan20 (banakako erlojupekoa)  Danimarka Ole Ritter  Suedia Gösta Pettersson

Sailkapen orokorra aldatu

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Gösta Pettersson SuediaFerretti97 o 24 min 03 s
2. Herman Van Springel BelgikaMolteni+ 2 min 04 s
3. Ugo Colombo ItaliaFilotex+ 2 min 35 s
4. Francisco Galdos Euskal HerriaKas-Kaskol+ 4 min 27 s
5. Pierfranco Vianelli ItaliaDreher+ 6 min 41 s
6. Silvano Schiavon ItaliaDreher+ 7 min 27 s
7. Felice Gimondi ItaliaSalvarani+ 7 min 30 s
8. Antoon Houbrechts BelgikaSalvarani+ 9 min 39 s
9. Wladimiro Panizza ItaliaCosatto-Marsicano+ 13 min 13 s
10. Giovanni Cavalcanti ItaliaFilotex+ 14 min 22 s


Puntukako sailkapena aldatu

Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Marino Basso ItaliaMolteni181 pt.ak
2. Patrick Sercu BelgikaDreher148 pt.ak
3. Felice Gimondi ItaliaSalvarani139 pt.ak


Mendiko sailkapena aldatu

Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. José Manuel Fuente EspainiaKas-Kaskol360 pt.ak
2. Pierfranco Vianelli ItaliaDreher270 pt.ak
3. Primo Mori ItaliaSalvarani190 pt.ak


Taldekako sailkapena aldatu

Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora


Kanpo estekak aldatu