Xabier Alonso

euskal futbolaria

Xabier Alonso Olano, ezagunagoa Xabi Alonso[1] izenarekin, (Tolosa, Gipuzkoa, 1981eko azaroaren 25a) futbolari ohia da, 2000ko hamarkadako Europako ospetsuenetakoa. Eibarren eta Errealean hainbat urtez jokatu ondoren, Liverpool[2] futbol talde ingelesak fitxatu zuen 2004. urtean. Talde horrekin futboleko Txapeldunen Liga irabazi zuen 2005ean. Espainiako eta Euskal Herriko selekzioetan jokatu du hainbat aldiz. Periko Alonsoren semea eta Mikel Alonsoren anaia da.

Xabier Alonso

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier Alonso Olano
JaiotzaTolosa1981eko azaroaren 25a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaPeriko Alonso
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Real Sociedad B1999 / 2000392
Real Sociedad2000 / 20041149
Eibar KE2000 / 2001140
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa2000 / 200010
Euskal Herriko futbol selekzioa2001 / 201250
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2002 / 200390
Espainiako futbol selekzio nazionala2003 / 201411416
Liverpool Football Club2004 / 200914315
Real Madril2009 / 20141584
FC Bayern München2014 / 2017795
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua76 kilogramo
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm2703573 Facebook: XabiAlonso Twitter: XabiAlonso Instagram: xabialonso FIFA: 207528 UEFA: 54091 Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea aldatu

Real Sociedad B taldean hasi zen 1999-2000ko denboraldian. Hurrengo urtean igo zuten talde nagusira, eta haiekin aritu zen hiru denboraldiz, guztira 123 partida jokatuta eta 10 gol lortuta (ligan 116 partida eta 9 gol). Tartean, Eibar taldean utzita jokatu zuen 2000/2001 denboraldian (14 partida, 0 gol).

Talde txuri-urdinean joko antolatzailetzat nabarmendu zen; eta, urte bikaina egin ondoren, txapeldunorde gelditu zen Errealarekin.

Ospea irabazita, kanpora joateko eskaintzak jasotzen hasi zen, eta 2004an Ingalaterra aldera joan zen jokatzera, Liverpool FC taldeak fitxatuta. Hango jarraitzaileek harrera beroa egin zioten, eta 5 denboraldiz jokatu izan du talde gorriarekin. Birritan jokatu zuen Txapeldunen Ligako finala, eta 2005ean irabazi. Liverpoolekin guztira 210 partidatan ibili eta 19 gol sartu eta gero, 2009an Real Madrilek jokalaria bereganatu zuen. Azkenik, 2014/2015 denboraldian Bayern Munichek[3] fitxatu zuen. 2017ko udaran futbolari gisa erretiroa hartu zuen.[4] Gaur egun Sanseko[5] entrenatzailea da.

Taldeak aldatu

2020ko maiatzaren 31n eguneratua. Datu ofizialak.

TaldeaMailaDenboraldiaLigaKopaChampions LeagueEuropa LeagueSuperkopaDenera
JPGJPGJPGJPGJPGJPG
Sanse
3.1999/00392--------392
Denera392--------392
Real Sociedad
1.1999/000010------10
Denera0010------10
Eibar
2.2000/0114000------140
Denera14000------140
Real Sociedad
1.2000/0118000------180
1.2001/0229300------293
1.2002/0333310------343
1.2003/043430081----424
Denera11491081----12310
Liverpool
PL2004/052420081----323
PL2005/0635352100--30535
PL2006/0732430150--10514
PL2007/081924040----272
PL2008/0933440101----475
Denera14315162472--4021019
Real Madril
1.2009/103430070----413
1.2010/1134071110----521
1.2011/1236140100--21522
1.2012/1328070100--20470
1.2013/142607090----420
1.2014/15000000--2020
Denera1584251470--612366
Bayern
BL2014/1526240102--00404
BL2015/162604181--10392
BL2016/172733070--10383
Denera795111253--201179
Ibilbide osoan546355441276--12174046

Nazioarteko selekzio txapelketetan aldatu

2008an Espainiako selekzioarekin Europako txapelketa nagusia ere eskuratu zuen. 2009ko uztaila arte 56 partida jokatu eta espainiar taldearekin eta 5 gol sartu zituen. Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere partiduak jokatu ditu.

Palmaresa aldatu

Bestelako sariak aldatu

2010. urtean Eusko Jaurlaritzak Lan Onari saria eman zion.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Xabi Alonso - Perfil del jugador» www.transfermarkt.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  2. Berria. «Xabi Alonso Liverpoolera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  3. «Xabi Alonso: 'Motibazioa behar dut'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  4. Berria.eus. «Erretiroa hartuko du Xabi Alonsok, sasoia amaitzean» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-02-21).
  5. «Xabi Alonso Sanseko entrenatzailea da» Irutxuloko Hitza 2019-07-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu