Verónica Forqué

aktore espainiarra

Verónica Forqué Vázquez-Vigo (Madril, 1955eko abenduaren 1a - ibidem, 2021eko abenduaren 13a[1]) espainiar aktorea izan zen. Lau Goya sari eskuratu zituen, besteak beste, La vida alegre (1987) eta Kika (1994) filmetan egindako lanagatik.[2]

Verónica Forqué

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVerónica Forqué Vázquez-Vigo
JaiotzaMadril1955eko abenduaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2021eko abenduaren 13a (66 urte)
Heriotza moduasuicide by asphyxiation (en) Itzuli
Familia
AitaJosé María Forqué
AmaCarmen Vázquez-Vigo
Ezkontidea(k)Manuel Iborra (en) Itzuli  (1981 -  2014)
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema aktorea eta antzerki aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0286579 Allocine: 6307 Allmovie: p24321 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Verónica Forqué Vázquez-Vigo 1955eko abenduaren 1ean jaio zen Madrilen. Gurasoak José María Forqué ekoizle eta zuzendaria eta Carmen Vázquez-Vigo izan zituen. Álvaro Forqué zuzendariaren arreba izan zen, eta José Vázquez Vigo musikari eta musikagilearen iloba.

Arte Dramatiko eta Psikologia karreretan hasi zen, azken hau bukatu gabe utzi bazuen ere. 17 urterekin egin zuen debuta zineman, 1972an, Mi querida señorita filmean. Arrakasta, baina, 1984an lortu zuen, Pedro Almodovarren ¿Qué he hecho yo para merecer esto? filmeko Cristal-en rola egin zuelarik.[2]

Fernando Truebarekin Sé infiel y no mires con quién eta El año de las luces filmetan lan egin zuen, eta azken horretan Goya saria lortu. 1987an, bi Goya sari jaso zituen: emakumezko aktore onenarena, Fernando Colomok zuzendutako La vida alegre filmean egindako lanagatik, eta taldeko emakumezko aktore onenarena, Luis García Berlangaren Moros y cristianos filmagatik.

1990eko hamarkadaren hasieran, Manuel Gómez Pereirarekin hasi zen lanean, eta Salsa rosa eta ¿Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo? komediak egin zituen. 2005ean, Reinas filma egin zuten elkarrekin. 1993an, bere laugarren Goya saria irabazi zuen, Pedro Almodóvarren Kika-n egindako protagonista lan bikainarengatik.

Telebistan ere aritu zen. 1982an, arrakasta handia lortu zuen Ramón y Cajal telesailean; 1983an El jardín de Venus egin zuen, 1988an Platos rotos, 1990-1991n Eva y Adán, agencia matrimonial eta 1995ean Pepa y Pepe.

Antzerkian, berriz, José Sanchis Sinisterraren 1986ko Ay, Carmela lana aipagarria da. 1984ko Sublime decisión, 1985eko Bajarse al moro, 2004ko Doña Rosita la soltera, 2009ko La abeja reina eta 2011ko Shirley Valentine ere garrantzitsuak izan ziren.

1981-2014 bitartean, Manuel Iborra zinema zuzendariarekin egon zen ezkondua, eta alaba bat izan zuten, María Clara izenekoa.

2021eko abenduaren 13an, hilik aurkitu zuten etxean; bere buruaz beste egin zuen, Poliziaren ustetan.[2]

« Gutxitan izaten dute besteek gertatzen zaigunaren errua»

Zinema

aldatu
Pedro Almodóvar
AñoPelículaZuzendaria
1972Mi querida señoritaJaime de Armiñán
1974Tiempos de constituciónRafael Gordon
1977La guerra de papáAntonio Mercero
1978Las TruchasJosé Luis García Sánchez
1980The Shining
(Shelley Duvall aktorearen gaztelaniazko bikoizketa)
Stanley Kubrick
1984¿Qué he hecho yo para merecer esto?Pedro Almodóvar
1985Sé infiel y no mires con quiénFernando Trueba
1986MatadorPedro Almodóvar
El año de las lucesFernando Trueba
1987La vida alegreFernando Colomo
Moros y cristianosLuis García Berlanga
1989Bajarse al moroFernando Colomo
1990Don Juan, mi querido fantasmaAntonio Mercero
1991Salsa rosaManuel Gómez Pereira
1992Orquesta Club VirginiaManuel Iborra
1993KikaPedro Almodóvar
Amor propioMario Camus
¿Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo?Manuel Gómez Pereira
1994Siete mil días juntosFernando Fernán Gómez
1995¿De qué se ríen las mujeres?Joaquín Oristrell
1997El tiempo de la felicidadManuel Iborra
1999Pepe GuindoManuel Iborra
2001Clara y ElenaManuel Iborra
I Love You BabyAlfonso Albacete eta David Menkes
Sin vergüenzaJoaquín Oristrell
2005ReinasManuel Gómez Pereira
2006La dama bobaManuel Iborra
2008EnloquecidasJuan Luis Iborra
2012AliPaco R. Baños

Antzerkia

aldatu
Actriz
AñoObra de teatro
1975Divinas palabras
1978El zoo de cristal
1980María, la mosca
Casa con dos puertas mala es de guardar
1982Agnus Dei
1984Sublime decisión
1985Bajarse al moro
1987¡Ay, Carmela! *
2003El sueño de una noche de verano
2004Doña Rosita la soltera
2006¡Ay, Carmela!
2009La abeja reina
2011Shirley Valentine

(*) Festival Iberoamericano de Teatro de Bogotá.

Zuzendaria
AñoAntzes lana
2000La tentación vive arriba
2008Adulterios

Telebista

aldatu
AñoTelesaila/Telefilma
1974Silencio, estrenamos
1974-1976Novela
1976Curro Jiménez
1979-1982Estudio 1
1980El español y los siete pecados capitales
1982Ramón y Cajal
1983El jardín de Venus
Nunca es tarde
1984Goya
1987Bajarse al moro
1988Platos rotos
1990-1991Eva y Adán, agencia matrimonial
1995Pepa y Pepe
2000¡Ay, Carmela!
2003La vida de Rita
El club de la comedia
2011Hospital Central
Dues dones divines

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Hallan muerta a la actriz Verónica Forqué en su casa de Madrid» ELMUNDO 2021-12-13 (Noiz kontsultatua: 2021-12-13).
  2. a b c Imaz, Andoni. Komediaren ahots berezia. Berria, 2021eko abenduak 14, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-14).

Kanpo estekak

aldatu