Venera Programa


Venera espazio programa (errusieraz Венера, mendebaldean, batzuetan, Venus edo Venusik deitua, Sputnik hitzaren kaltetzearen ondorioz), Sobietar Batasunak Artizar planetara bidalitako espazio zunda batzuk osatzen zuten. 3.etik 6.erarteko Venera zundek, Artizarraren atmosferaren neurriak hartzeko betebeharra zuten, eta ez zuten lurreratze sistema berezirik, eta, beraz, soilik, planetaren lurraren aurka talka egin zuten, euren erorketan zehar, Artizarraren atmosferaren bidez informazioa bidali ondoren. Venera 7a, lurreratzeko eta planetaren azalera aztertzeko diseinatu zen, eta modu kontrolatuan lurreratu zen Artizar planetaren lurrean 1970ean.

Venera lurreratuen kokapena

Venera zundak, beste planeta batetako atmosferan sartu ziren, beste planeta batean modu kontrolatuan lurreratzen, planetaren lurrazaletik irudiak bidaltzen eta Artizarraren radar mapak egiten lehenak izan ziren.

Sputnik, Kosmos eta Korabl saileko zunda asko, Venera Programarentzako frogak izan ziren, baina, huts egin zutenez, ez ziren ofizialki programaren barnean sartu.

IbilgailuaJaurtiketaHelmugaIristeaHurbiltzeaAipamenak
Venera 11961eko otsailak 12Artizarra19-05-1961100.000 kmKontaktu galdua
Venera 21965eko azaroak 12Artizarra27-02-196624.000 kmDatu barik
Venera 31965eko azaroak 16Artizarra1-03-1966TalkaBeste planeta baten lurrazalera iritsitako historiako gizakiak eraikitako lehen objektua.
Venera 41967ko ekainak 12Artizarra16-10-1967TalkaAtmosferaren datuak
Venera 51969ko urtarrilak 5Artizarra16-05-1969TalkaAtmosferaren datuak
Venera 61969ko urtarrilak 10Artizarra17-05-1969TalkaAtmosferaren datuak
Venera 71970eko abuztuak 17Artizarra15-12-1970LurreratuaAtmosferaren datuak. Lehendabiziko lurreratze kontrolatua, planetaren lurrazalean
Venera 81972ko ekainak 12Artizarra22-07-1972LurreratuaErradiaktibitate datuak, haizeak eta lurrazaleko eguzki argia
Venera 91975eko ekainak 8Artizarra22-10-1975LurreratuaArtizarraren lurrazalaren lehen kolorezko argazkiak
Venera 101975eko ekainak 14Artizarra25-10-1975LurreratuaArtizarraren lurrazalaren argazkiak eta neurriak
Venera 111978ko irailak 9Artizarra25-12-1978LurreratuaLurrazaleko datuak
Venera 121978ko irailak 14Artizarra21-12-1978LurreratuaLurrazaleko datuak
Venera 131981eko urriak 30Artizarra01-03-1982LurreratuaArtizarraren lurrazalaren lehen kolorezko argazkiak
Venera 141981eko azaroak 14Artizarra05-03-1982LurreratuaArtizarraren lurrazalaren argazkiak eta neurriak
Venera 151983ko ekainak 2Artizarra10-10-1983OrbitatzaileaArtizarraren lurrazlaren mapak
Venera 161983ko ekainak 7Artizarra14-10-1983OrbitatzaileaArtizarraren lurrazalaren mapak

Kanpo estekak

aldatu