Urbeltz galpardun
Urbeltz galparduna edo lederkia (Coprinus comatus) Agaricaceae familiako perretxiko jangarri bat da.[1]
Urbeltz galparduna | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Iraute egoera | ||||||||||||||||||||||||||||
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Coprinus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Coprinus comatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Morfologia
aldatuUrbeltza oso erraz identifikatzen da: hasieran bere txapelak hanka osoa estaltzen du. Lehenengo zuria eta leuna da, baina gero ezkatak sortzen zaizkio. Orriak hasieran zuriak dira, gero arrosa kolorea hartzen hasten dira txapelaren muturretik erdialderantz, eta azkenean erabat belzten dira.
Txapela 6-12 cm luze eta 2-5 cm zabal da. Hasieran arrautza formakoa da, gero kanpai altu eta estu gisako forma hartzen du, eta azkenean ertza zabaldu egiten zaio. Azalera zuria eta ezkatatsua dauka, eta gailurrean kolore horixkagoa izan ohi du.
Hanka zuria dauka, txapeletik erraz samar bana daitekeena, argala, zuntzezkoa eta hutsa. Eraztuna dauka, txikia eta estua, oso erraz askatzen dena.
Haragia mehea da, hasieran zuria, gero arrosa eta azkenean beltza. Ez dauka usain berezirik.
Espora beltzak dauzka, eliptikoak eta leunak.
Ekologia
aldatuEspezie hau oso arrunta da udazkenean, nahiz eta udaberritik gehiago ager daitekeen. Larreetan, lorategietan, bide ertzetan... agertzen da.
Gastronomia
aldatuPerretxiko hau jangarri ona da, baina soilik ale gazteak jan behar dira; hau da, oraindik zuriak direnak.
Nahasketa arriskua
aldatuCoprinus comatus delakoarekin (jangarria) nahas daiteke, hau bereizten da, orriak denbora gehiagoan zuri mantentzen direlako eta kapela motzagoa eta oboideagoa duelako. Coprinus clavatus espezieak (jangarria), antz gutxiago du, simaurretan sortzen da eta eraztuna oinaren oinarrian itsatsita geratzen da.[2]
Banaketa eremua
aldatuMundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 366 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ Coprinus comatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.