Unión Deportiva Almería

Unión Deportiva Almería futbol talde andaluziarra da, lehen mailan jokatzen duena. Talde gaztea da, 1989an sortu baitzen.

Unión Deportiva Almería
Sorrera1989
Futbol zelaiaEstadio de los Juegos Mediterráneos
edukiera: 15.000 lagun
inaugurazioa: 2005
PresidenteaSaudi Arabia Turki Al-Sheikh
EntrenatzaileaEspainia Vicente Moreno
LigaLehen maila
2022-2317.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Real Madrilen aurkako partida.
Atlético de Madriden aurkako partida.

Historia aldatu

Almeríako futbolaren hastapenak aldatu

XX mendearen hasieran jadanik jokatzen zen futbolean Almerían. 1909koa da Almería Foot-Ball Club taldea. Dena dela jarraipenik ez dute izan taldeek eta hainbat aldiz sortu eta desagertu dira. Batzuen izenak aipatzearren: Athletic Club Almería, Recreativo de Almería, Atlético Almería, Club Deportivo Almería...

Agrupación Deportiva aldatu

1971ko ekainaren 14ean Agrupación Deportiva Almería eratu zen hiriko hiru futbol talde apal elkartzerakoan; Plus Ultra CF, UD Pavía eta CD Arenas. Andaluziako Preferente mailan hasi zen jokatzen. Igoeraz igoera, 1979ko ekainean lehen mailaraino iritsi zen. Bi urte egin zituen lehen mailan eta 1981ean jeitsi zenean berriz goren mailara itzultzeko taldea osatu zuen baina diru arazoen erruz hasiera kaotikoa izan zuen eta harrobiko jokalariekin aurre egin behar izan zion erronkari. Hori gutxi balitz 223 milioitako zorrak azaldu ziren eta bigarren B mailara jeitsiarazi zuten. 1982-83an jokalariei ordaintzen ez zitzaiela ikusita hirugarren mailaraino bidali zuten taldea. Taldea desagertu egin zen.

Polideportivo Almería aldatu

1983an talde berria osatu zen, Club Polideportivo Almería izena zuena. Hau ere behe mailatan jokatzen hasi zen eta 1986an Bigarren B mailara igo zen. 1989an 3. mailara itzuli zen diru arazo larriekin. Ordutik bi maila hauen artean aritu da eta XXI mendean probintzia mailako txapelketetatik ez da haratago joan.

Unión Deportiva Almería aldatu

1989ko Polideportivo Almeríaren deskalabroa ikusita talde berria osatzea erabaki zen. Andaluziako preferente mailan hasi zen eta 1992an 3. mailara, 1993an 2.B mailara eta 1995ean Bigarren mailara igo zen. Hainbat planifikazio txarren ondorioz 1999an berriz ere hirugarren mailaraino jeitsi zen.

Berriz ere goranzko bideari ekin zion eta 2002an Bigarren mailara itzuli zen. Bost urte bertan egin ondoren Unai Emery entrenatzaile euskaldunaren eskutik 2007an Lehen mailara igotzea lortu zuen.

Lehen mailan egin zuen lehenengo urtean itxura bikaina eman zuen. 2008-09an Europan aritzeko aukera izan zuen, UEFA Intertoto Kopan, baina uko egin zion. Ordurako Unai Emery Valencia CF-ra alde egina zen eta hurrengo urteetan emaitzek lagundu ez zutenez entrenatzaile aldaketa ugari izan zituen taldeak, harik eta 2011ean maila galdu zuen arte. Aipatzekoa da azken denboraldi honetako Errege Kopako final aurrekoetara iritsi zela.

Bi urte bigarren mailan egin ondoren 2013an berriz ere maila gorenera iritsi zen Ligan 3. gelditu eta igoera play-offa irabaztean. 2013-14 urtean 17. postua lortu eta lehen mailan ozta ozta mantendu zen, 2014-15 denboraldian ordea maila galdu zuen. 2015-16an eta 2016-17an larri ibili da bigarren mailan eta urte bietan azken jardunaldirarte ez du mantentzea lortu.

2019ko abuztuaren 2an Turki Al-Sheikh jeke arabiarrak erosi zuen, eta hurrengo bi denboraldietan lehen postuetan ibili ondoren, hirugarrenean, Umar Sadiq jokalari nigeriarraren eta kategoriako beste izar askorekin, 2. postua lortu eta 2022/2023 denboraldirako lehen mailan tokia lortu zuten.

Uniformea aldatu

1147 urtean Genovako Errepublikako armada Gata lurmuturrean lurreratu zen eta ordutik Playa de los genoveses izena du. Genovatarren bandera zuria eta gurutze gorriduna zen eta kolore hauek hartu zituen Almeriak bere armarrian.

Horrela beraz, Agrupación Deportiva Almería eta Club Polideportivo Almería taldeek kamiseta zuri-gorria erabili zuten, gaur egungo Unión Deportiva Almería-k bezala, baina lehenengo biek praka urdinak zituzten eta oraingo taldeak gorriak erabiltzen ditu.

 
Agrupación Deportiva Almería
 
Club Polideportivo Almería
 
1989-2001
 
2001etik
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023
 
2023-2024

Datuak aldatu

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 8
  • Denboraldiak 2. mailan: 16
  • Denboraldiak 2. B mailan: 6
  • Denboraldiak 3. mailan: 2
  • Ligako posturik onena: 7.a Lehen mailan (2007-08)

Azken urteetako ibilbidea aldatu

Urtea#MailaPostuaErrege Kopa
2004-052Bigarren maila16.a2. itzulia
2005-062Bigarren maila6.a1. itzulia
2006-072Bigarren maila2.a3. itzulia
2007-081Lehen maila8.a1/32
2008-091Lehen maila11.a1/16
2009-101Lehen maila13.a1/32
2010-111Lehen maila20.aFinalerdiak
2011-122Bigarren maila7.a1/32
2012-132Bigarren maila3.a1/32
2013-141Lehen maila17.a1/16
2014-151Lehen maila19.a1/16
2015-162Bigarren maila18.a1/32
2016-172Bigarren maila15.a2. itzulia
2017-182Bigarren maila18.a2. itzulia
2018-192Bigarren maila10.a1/16
2019-202Bigarren maila4.a1. itzulia
2020-212Bigarren maila4.a1/4
2021-222Bigarren maila1.a1/16
2022-231Lehen maila17.a1. itzulia
2023-241Lehen maila2. itzulia

2023/2024 Taldea aldatu

2023ko uztailaren 14an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEDiego Mariño
2 ATZKaiky
3 ERDGonzalo Melero
4 ERDIñigo Eguaras
5 ERDLucas Robertone
7 AURLargie Ramazani
9 AUREl Bilal Touré
10 AURAdrián Embarba
11 AURDyego Sousa
12 AURLéo Baptistão
13 ATEFernando Martínez (kapitaina)
14 AURLázaro Vinícius
15 ATZSergio Akieme
16 AURLuis Suárez
17 ATZAlejandro Pozo
Zbk.PostuaJokalaria
18 ERDArnau Puigmal
19 ATZRodrigo Ely
20 ATZÁlex Centelles
21 ATZChumi
22 ATZSrdjan Babic
23 ERDSamú Costa
24 ATZHouboulang Mendes
27 AURMarko Milovanović
- ERDMartin Svidersky
- ATZEdgar González
- ERDGui Guedes
- ATZIván Martos
- AURArvin Appiah
- ATZArnau Solà

Utzitako jokalariak aldatu

Zbk.PostuaJokalaria
- AURCristian Olivera (Boston Riverren 2023ko uztailaren 31 arte)

Palmaresa aldatu

Lehen maila aldatu

  • Posturik onena: 8.a 2007-08 denbioraldian.

Bigarren maila aldatu

  • Txapelduna (2): 1978-79, 2021-22.

Errege Kopa aldatu

  • Finalerdiak: 2010-11

Jokalari ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal