Tipperary GAA

Tipperary GAA edota Tipperary County Board of the Gaelic Athletic Association (irlanderaz Cumann Luthchleas Gael Coiste Contae Tiobraid Árann) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Munster probintzian kokatuko Tipperary konderriko gaeldar jokoetako talde bat da. Taldearen koloreak urdina eta urrea dira, konderriaren kolore ofizialak hain zuzen ere.

Tipperary GAA
Izen osoaCumann Luthchleas Gael Coiste Contae Tiobraid Árann
Ezizena(k)The Premier County ("Aurreneko konderria")
Tipp
The Home of Hurling ("Hurlingaren etxea")
The Blue and Gold ("Urdin eta urreak")
Hiria Tipperaryko konderria, Munster
 Irlandako Errepublika
Sorrera1884ko azaroaren 1a
Kirol zelaiaSemple Stadium, Thurles
(Edukiera: 53.500)
EntrenatzaileaConor Counihan
2017Futbol: 3. mailan, 2.a
Hurling: Txapeldunordea
Webguneahttp://tipperary.gaa.ie/
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Tipperary GAA hurling taldea.

Gizonezko zein emakumezko futbol gaeliko eta hurling taldeak baditu ere hurlingarengatik da ezaguna, hortik bere "Hurlingaren etxea" ezizena. Liga gehien irabazi dituena da (19) eta txapelketa nagusiko garaileen sailkapenean hirugarren dago (27 garaipenekin, azkena 2016an).

Futbol gaelikoari dagokionez txapelketa nagusia lau aldiz irabaztea lortu du, guztiak ere txapelketaren lehenengo urteetan, azken garaipena 1920koa baitu.

Elkarte Atletiko Gaelikoaren barnean dagoen Tipperaryko kirol saila 1884ko azaroaren 1ean sortu zen.

Tituluak

aldatu

Futbol Gaelikoa

aldatu
KonderriaIrabazitako finalakGaldutako finalakIrabazitako txapelketak urtez-urte
Tipperary411889, 1895, 1900, 1920
KonderriaIrabazitako finalakGaldutako finalakIrabazitako ligak urtez-urte
Tipperary00

Hurlinga

aldatu
KonderriaIrabazitako finalakGaldutako finalakIrabazitako txapelketak urtez-urte
Tipperary27111887, 1895, 1896, 1898, 1899, 1900, 1906, 1908, 1916, 1925, 1930, 1937, 1945, 1949, 1950, 1951, 1958, 1961, 1962, 1964, 1965, 1971, 1989, 1991, 2001, 2010, 2016
KonderriaIrabazitako finalakGaldutako finalakIrabazitako ligak urtez-urte
Tipperary19181928, 1949, 1950, 1952, 1954, 1955, 1957, 1959, 1960, 1961, 1964, 1965, 1968, 1979, 1988, 1994, 1999, 2001, 2008

Kanpo estekak

aldatu