The Crow (1994ko filma)
The Crow (euskaraz Belea) 1994ko Alex Proyas greko-australiar zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko ekintza filma bat da. James O'Barr komikigilearen izenburu berdineko The Crow komikian oinarritua dago. Brandon Lee, Ernie Hudson eta Michael Wincott aktoreek antzeztu zuten.
The Crow (1994ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1994 | |||
Izenburua | The Crow | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | ekintza-filma, fantasiazko filma eta superheroi filma | |||
Iraupena | 102 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | The Crow (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Ipar Carolina | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Alex Proyas | |||
Gidoigilea(k) | John Shirley David Schow James O'Barr (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Jeff Most Edward R. Pressman | |||
Konpainia ekoizlea | Dimension Films (en) | |||
Edizioa | Dov Hoenig (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Graeme Revell | |||
Argazki-zuzendaria | Dariusz Wolski | |||
Jantzi-diseinatzailea | Arianne Phillips | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Detroit | |||
Argumentu nagusia | Mendekua | |||
miramax.com… | ||||
kronologia | ||||
|
Filmak nonbait ospea baldin badu, Bruce Lee kung-fu borrokalari eta aktore mitikoaren semea zen Brando Lee protagonistak antzeztutako azken filma izan zelako da, honetan tiro istripu tragiko baten ondorioz hil baitzen. Hasiera batean filma amaitua ez zegoenez, rduradun eta ekoizleek proiektua bertan behera lagatzea pentsatu zuten, baina azkenean aurrera segi eta zendutako aktorearen eszenak bikoizlari baten bidez eta eszenak ilundu eta ordenagailuz moldatuz amaitzea erabaki zen.
Argumentua
aldatuAEB, Detroit. Eric Draven eta Shelly Webster (Brandon Lee eta Sofia Shinas) bikote gazteea ezkontzekotan daude, baina ezkontza aurreko gauean bortizki erailak izango dira. Handik urte batera, Ericen arima mendeku egarriz Lurrera bele itxuraz itzuli da.
Aktoreak
aldatu- Brandon Lee: Eric Draven/Belea
- Michael Wincott: Top Dollar
- Ernie Hudson: Albrecht sarjentua
- Rochelle Davis: Sarah
- Bai Ling: Myca
- David Patrick Kelly: T-Bird
- Angel David: Skank
- Jon Polito: Gideon
- Tony Todd: Grange
- Sofia Shinas: Shelly Webster
- Michael Massee: Funboy
- Laurence Mason: Tin-Tin
- Anna Levine: Darla
- Bill Raymond: Mickey
- Marco Rodríguez: Torres
Kanpo estekak
aldatu- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Crow filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)