Szabolcs-Szatmár-Bereg

Szabolcs-Szatmár-Bereg (eslovakieraz: Sabolčsko-satmársko-berežská; ukraineraz: Саболч-Сатмар-Береґ) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago, Iparraldeko Lautada Handia eskualdean, Eslovakia, Ukraina eta Errumaniako mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako Borsod-Abaúj-Zemplén eta Hajdú-Bihar konderriak ere mugakide ditu. 5.935 km²ko azalera du, eta 2011n 552.000 biztanle zituen[1]. Hiriburua Nyíregyháza da.

Szabolcs-Szatmár-Bereg
 Hungaria
Administrazioa
Estatua Hungaria
Izen ofizialaSzabolcs-Szatmár-Bereg vármegye
ISO 3166-2HU-SZ
HiriburuaNyíregyháza
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak48°00′N 22°10′E / 48°N 22.17°E / 48; 22.17
Azalera5,935,83 km²
MugakideakTranskarpatiako oblasta, Košice eskualdea, Borsod-Abaúj-Zemplén eta Hajdú-Bihar
Demografia
Biztanleria529.381 (2022ko urriaren 1a)
−26.115 (2011)
Dentsitatea93 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaIparraldeko Lautada Handia
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.szszbmo.hu/

Geografia

aldatu

Szabolcs-Szatmár-Bereg Hungariako Ordoki Handian kokaturik dago. Eremu lau horretan basoak, alor landuak, larreak, belaiak eta zohikaztegiak aldizkatzen dira. Ibairik handiena Tisza da, konderriaren ipar-mendebaldeko muga egiten duena; ibaiadar nagusiak Batar, Tur, Szamos eta Kraszna dira. Klima hotzagoa eta euritsuagoa da Alföld Handiko beste lekuetan baino[2]. Urteko batez besteko prezipitazioa 550–600 mm artekoa da.

Banaketa administratiboa

aldatu

2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 13 barrutitan (járás) banaturik dago:

BarrutiaHiriburuaEremua (km²)Biztanleria (2013)Udalerriak (település)
BaktalórántházaBaktalórántháza254,4719.47512
CsengerCsenger246,5113.12611
FehérgyarmatFehérgyarmat707,3836.77350
IbrányIbrány304,9123.3708
KemecseKemecse246,4122.02011
KisvárdaKisvárda523,0955.08823
MátészalkaMátészalka624,7062.57623
NagykállóNagykálló377,3730.2618
NyírbátorNyírbátor695,9442.01120
NyíregyházaNyíregyháza809,60166.34215
TiszavasváriTiszavasvári381,6126.9156
VásárosnaményVásárosnamény617,9435.18028
ZáhonyZáhony145,9218.73411

Hiri eta herriak

aldatu

Konderri eskumenak dituzten hiriak

aldatu

Hiriak eta herri handiak

aldatu

(2015eko biztanleria[3])

Ekonomia

aldatu

Nekazaritzako uzta nagusiak fruituak (aranak, sagarrak eta intxaurrak), laboreak (batez ere, zekalea eta garia), tomatea, ekilorea eta tabakoa dira. Abeltzaintzan, zerriak eta ardiak hazten dira. Aran-brandiak, alkohol industriala, eta morfina (lo-belarretik) ere ekoizten dira[2].

Szabolcs-Szatmár-Bereg herrialdeko eskualderik atzeratuena da. Erregimen komunistaren garaian, milaka lagunek Hungariako beste leku batzuetara joan behar izan zuten lan bila. Emigrazioa 1990eko hamarkadan eten zen. Nyíregyháza konderriko industriagune nagusi bilakatu da; besteak beste, makineria, kautxoa eta elikagaiak ekoizten dira. Beste hiri industrial batzuk Mátészalka, Nyírbátor, Kisvárda eta Záhony dira, azken hau Ukrainatik datozen oliobideei esker[2].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:ez da testurik eman errolda izeneko erreferentziarako
  2. a b c Szabolcs-Szatmár-Bereg. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-12-03).[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-03).

Kanpo estekak

aldatu