Sremska Mitrovica

Artikulu hau Serbiako Srem eskualdeko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mitrovica (argipena)».

Sremska Mitrovica (serbieraz: Сремска Митровица) Srem eskualdeko hiria da, Serbiako Voivodina probintzia autonomoan. Sava ibaiaren ibarrean dago kokatua. Hiriak berak 37.751 biztanle ditu (2011ko datua), baina udalerriaren biztanleria osoa 79.940 lagunekoa da.

Sremska Mitrovica
Сремска Митровица
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Serbia
Autonomous province of Serbia Voivodina
Serbiaren banaketa administratiboaSrem District
Municipalities and cities of SerbiaSremska Mitrovica Municipality
Izen ofizialaСремска Митровица
Jatorrizko izenaСремска Митровица
Posta kodea22000
Geografia
Koordenatuak44°58′12″N 19°36′45″E / 44.97°N 19.6125°E / 44.97; 19.6125
Map
Azalera351 km²
Altuera80 m
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia022
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakBanja Luka, Nevers eta Dunaújváros (en) Itzuli
MatrikulaSM
sremskamitrovica.org

Antzinako hiria da, Erromatar Inperioaren garaian Sirmium zeritzon, eta Tetrarkiaren aroan bereziki hiri inportantea izan zen: 294an Inperioko lau hiriburuetako bat bilakatu zen.

Izena

aldatu

Kristo ondorengo 12. mendean, Sirmium izen zaharra aldatu zitzaion, eta Civitas Sancti Demetrii izenarekin agertzen hasi zen agirietan, Demetrio Deunaren Hiria, alegia. Eslaviar hizkuntzaren garapenean, izen hartatik eratorri ziren Dmitrovica lehenbizi, eta Mitrovica ondoren. Gaur egunean Sremska Mitrovica esaten bazaio, beste Mitrovica ezagun batetik, Kosovokotik, bereizteko da. Srem-eko Mitrovica da beraz Sremska Mitrovica, Srem inguruko eskualdearen izena izanik, Erromako Inperioko Sirmia zena.

Vojvodina eskualdean ofizialtasun neurri bat duen hungarieraz bezala Szávaszentdemeter edo Mitrovica deritzo hiriari, nahiz eta hiri zehatz honetan, gutxiengo hungariarra oso txikia den (%1),

Klima

aldatu
    Datu klimatikoak (Sremska Mitrovica (1981–2010, muturrekoak 1961–2010))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)18.823.728.931.434.836.840.739.437.630.225.022.040.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)3.66.512.518.023.426.128.328.423.718.310.54.817.0
Batez besteko tenperatura (ºC)0.11.66.411.817.219.921.521.216.611.75.81.411.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-3.1-2.51.25.910.913.715.014.810.96.72.2-1.66.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-29.5-22.5-17.3-7.8-0.33.06.45.8-2.0-6.0-13.5-21.3-29.5
Pilatutako prezipitazioa (mm)37.929.240.448.456.284.461.652.850.354.652.845.6614.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm)1211111212121091091213133
Elur egunak (≥ 1 mm)77310000002626
Eguzki orduak62.5104.3156.6189.2250.6264.0292.7279.8190.0153.289.548.72081.1
Hezetasuna (%)87817369687171717578858876
Iturria: Serbiako Errepublikako Zerbitzu Hidrometeorologikoa[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Serbieraz) Serbiako Errepublikako Zerbitzu Hidrometeorologikoa. Datuak 1981 - 2010. .

Kanpo estekak

aldatu