Ritterren eritasuna edo jaioberrien dermatitis esfoliatiboa erupzio eritematosoa da, askotan pusla, erosio, abzesu eta erabateko ezkatatzeaz konplikatzen dena. Jaioberrietan (eta baita ume txikietan ere) agertzen den eritasun hau aho-inguruan hasten da normalean, eta sintoma orokorrak ere eman ditzake, zenbait kasutan heriotza ekartzeraino. Staphylococcus aureus-ak sortutako infekzioa bezala onartzen da gaur egun.[1] Tratamendu ohikoa kloxazilina da.