Pan-STARRS, zundaketa panoramikorako teleskopioa eta erantzun azkarreko sistema (ingelesez, Panoramic Survey Telescope and Rapid Response System), eremu zabal batean argazkiak ateratzen dituzten teleskopioen instalazio batentzako diseinu berritzaile bat da, honen bidez, zerua modu jarraian ikus daiteke. Hawaiiko unibertsitateko Astronomia Institutuan garatzen ari dira sistema hau.

Jarraian, hainbat proiektuek aurkitu dituzten NEOak[Oharra 1] erakusten dituen grafiko bat duzue: urdinez, LINEAR, laranjaz, NEAT, gorriz, Spacewatch, horiz, LONEOS, berdez, CSS, morez, Pan-STARRS eta urdin argiz, NEOWISE. Marroi kolorekoak gainerako proiektuek aurkitu dituztenak dira.

Ispilu erlatiboki txikiak eta tamaina handiko kamera digitalak bateratuz, behaketa-sistema ekonomiko bat garatu du programa honek, zehazki, hilabetean hainbat aldiz ikusi daitekeen zeruko eremu guztiak behatzeko gai baita.

Sistema honen helburuetako bat Lurrera hurbiltzen diren kometa, asteroide, edo bestelako objektuak aurkitu eta aztertzea da, gure planetarentzat arriskutsuak izan daitezkeen edo ez jakiteko.

Programa honek aterako dituen argazki kopuru izugarria laguntza handikoa izango da beste edozein ikerketa zientifiko edo behaketa astronomikorentzat.

Aurkikuntzak aldatu

Jarraian Pan-STARRSek 2010. urtetik (martxan jarri zen urtetik) egin dituen aurkikuntza nagusiak.

IzendapenaAurkikuntza dataGorputz mota
2010 ST32010eko irailaren 16Lur-Hurreko asteroidea.
2012 GX172012ko apirilaren 14Neptunoren troiarra[Oharra 2] izateko hautagai bat.[1]
2013 ND152013ko uztailaren 13Artizarraren troiar hau, mota honetako aurkitu den lehena da.[2]
C/2011 L42011ko ekainaren 6Seguraski Oorten hodeiean sortu zen kometa bat.[3]
PS1-10afx2010eko abuztuaren 31Hidrogeno gutxi duen supernoba berezi bat.[4]
PS1-10jh2010eko maiatzaren 31Zulo beltz supermasibo bat.[5]
P/2010 T22010eko urriaren 16Jupiterren familiako kometa bat.[6]
P/2012 B12012ko urtarrilaren 25Pan-STARRSen aurkikuntza bat.[7]
P/2012 T12012ko urriaren 6MBCs[Oharra 3] motako asteroide bat.[8]
P/2013 R32013ko irailaren 15Hubble espazio teleskopioarekin bere deuseztapena ikusi zen kometa.[9]
C/2014 S32014ko irailaren 22Kometa harritsu bat.[10]
2014 YX492014ko abenduaren 26Uranoren troiar bat, mota honetako aurkitu den bigarren objektua.[11]
SN 2008id2008ko azaroaren 3Supernoba bat.[12]
(469219) 2016 HO32016ko apirilaren 27Lurraren kuasi-satelite egonkorrenetako bat.[13]
2016 UR362016ko urriaren 25Lurretik hurbil igaro zen asteroide bat.[14]
C/2017 K22017ko maiatzaren 21Orbita hiperbolikoa duen kometa bat.[15]
1I/2017 U1 ‘Oumuamua2017ko urriaren 19Izarrarteko aurkitu den lehen objektua.[16][Oharra 4]

Ikus, gainera aldatu

Oharrak aldatu

  1. Lurretik hurbil igarotzen diren asteroideak (ingelesez, Near-Earth object)
  2. Transneptunotar objektu bat da, zehazki Neptunoren troiarra.
  3. Ingelesez, Main-Belt comets (Gerriko nagusiko kometak).
  4. Izarrarteko objektu honi buruz badago artikulu bat euskarazko wikipedian: 1I/ʻOumuamua. Bestalde, ingelesezko wikipedian ere aurki daiteke.

Erreferentziak aldatu

  1. De la Fuente Marcos, Carlos (2012ko azaroa), ''Four temporary Neptune co-orbitals: (148975) 2001 XA255,(310071) 2010 KR59, (316179) 2010 EN65 and 2012 GX17''
  2. De la Fuente Marcos, Raul: (2014ko apirila) ''Asteroid 2013 ND15, Trojan companion to Venus''.
  3. Hawaiiko unibertsitatea, 2011ko ekainaren 16an: ''Pan-STARRS Telescope Finds New Distant Comet''.
  4. Chornock, Ryan: ''Discovery of a New Type of Superluminous Supernova''.
  5. Gezari, S. (2012): ''An ultraviolet-optical flare from the tidal disruption of a helium-rich stellar core''.
  6. Azken aurkikuntzak (Urriaren 12-18).
  7. MPEC 2014-T44 : OBSERVATIONS AND ORBITS OF COMETS. Minor Planet Centerren IAU bat.
  8. Hsieh, Henry H. (2013): ''Main-Belt Comet P/2012 T1 (PANSTARRS)''.
  9. Hubble espazio-teleskopioa (NASA) 2014ko martxoaren 6a.
  10. ''First Observations of the Surfaces of Objects from the Oort Cloud'' Hawaiiko unibertsitatea, 2014ko azaroaren 10.
  11. De la Fuente Marcos, Carlos eta De la Fuente Marcos, Raul (2017ko maiatzaren 15): ''Asteroid 2014 YX49: a large transient Trojan of Uranus''.
  12. ''Pan-STARRS' first supernova'' Hawaiiko unibertsitatea, 2016ko maiatzaren 5.
  13. De la Fuente Marcos, Carlos eta De la fuente Marcos, Raul (2016): ''Asteroid (469219) 2016 HO3, the smallest and closest Earth quasi-satellite''
  14. MacDonald, Fiona (2016ko urriaren 30): ''NASA's New Warning System Has Spotted an Incoming Asteroid''.
  15. Jewitt, David (2017ko urriaren 1): ''A Comet Active Beyond the Crystallization Zone''.
  16. Timmer, John (2017ko azaroaren 20): ''First-known interstellar visitor is a bizarre, cigar-shaped asteroid''.

Kanpo estekak aldatu