Oskar Arana
euskal itzultzailea
Oskar Arana Ibabe (Aramaio, 1969) euskal itzultzailea da.
Oskar Arana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aramaio, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Arabako Foru Aldundia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea |
Kidetza | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
Biografia aldatu
Zuzenbidean lizentziaduna, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundean (IVAP-HAEE) hasi zen itzulpengintzaren munduan. Gaur egun, Arabako Foru Aldundian ari da. Jokin Zaitegi literatur itzulpen lehiaketa irabazi zuen 2004an, JM Coetzee-ren Disgrace (Lotsaizuna) euskaratuta. Harrezkero, makina bat literatur lan itzuli ditu, batez ere Paul Austerrenak. Halaber, 31eskutik itzulpengintzari eta hizkuntzari buruzko blogean artikulu ugari idatzi ditu. EIZIEko zuzendaritza batzordean parte hartu zuen bi urtez eta 2008an lehendakari izan zen.[1]
Itzulpenak aldatu
- 2015: Neguko egunerokoa, Paul Auster.
- 2010: Sunset Park, Paul Auster.
- 2008: Gizona ilunpean, Paul Auster.
- 2007: 1984, George Orwell.
- 2007: Bidaiak scriptoriumean zehar, Paul Auster.
- 2007: Anarkia hutsa, Woody Allen.
- 2006: Brooklingo erokeriak.
- 2004: Lotsaizuna, John Maxwell Coetzee.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuCarles PuigdemontGonzalo BoyeBerezi:AzkenAldaketakAzala/GridRoberto BenigniGozategiAnje DuhaldeMixel DucauJavier ZabalaAtari:Hezkuntza/Lehiaketak/Biografia laburregiakTxikipedia:AzalaDeiaEuskaraElvis Presley907Bigarren Mundu GerraMaixa ta IxiarQatarAmaren EgunaErrobi (taldea)Euskal HerriaTxantiloi:Azala-Grid/styles.cssLaguntza:SarreraSarpenAMAK (musika taldea)Sorotan BeleMikel ErrazkinWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraZetakPirritx, Porrotx eta MariMototsLaguntza:Wikipediari buruzAs (egunkaria)Joselu AnayakWikipedia:TxokoaIdoia AsurmendiAlaitz eta MaiderGorka Sarriegi