Ukrainar oligarka

Oligarka ukrainar» orritik birbideratua)

Ukrainar oligarkak dira, Sobiet Batasunaren desegitearekin eta 1991ko Ukrainaren independentzia-erreferendumaren ondoren, Ukrainan izugarri aberatsak bilakatu diren enpresaburuen elitea. Errusiako 1990ko aldaketa ekonomikoetan bertako aberats berriei aplikatu zitzaien lehen aldiz oligarka terminoa, baina gainerako errepublika sobietar ohietan ere erabiltzen da, Ukrainan bereziki.

Petro Poroshenko, Ukrainako presidente izandakoa, eta herrialdeko pertsonarik aberatsenetakoa.

Oligarka aberatsenak aldatu

2021eko kalkuluen arabera, Ukrainako 10 enpresaburu aberatsenek 22.300 milioi dolar inguru kontrolatzen dituzte, Ukrainako BPGren %14 ia. Ehun aberatsenen kopurura hedatuz zerrenda, 44.500 milioi dolar dira, BPGren %27[1][2]. Hamar aberatsenak hauexek lirateke:

MailaOligarkaBalioaOharrak
1.Rinat Akhmetov7.600 milioi dolarEnergiaren, ikatzaren eta burdin mineralaren meatzaritza, metalurgia, hedabideak
2.Viktor Pintxuk2.500 milioi dolarAltzairua, hedabideak
3.Kostiantyn Zhevago2.400 milioi dolarBanka, ibilgailuen fabrikazioa, burdin mineralaren meatzaritza
4.Ihor Kolomoysky1.800 milioi dolarBanka, petrolio gordina
5.Hennadi Boholiubov1.700 milioi dolarBanka
6.Oleksandr eta Halyna Hereha1.700 milioi dolarTxikizkako merkataritza
7.Petro Poroxenko1.600 milioi dolarIbilgailuak, jantziak (presidente izandakoa)
8.Vadym Novynsky1.400 milioi dolarMetalurgia, ontzigintza
9.Oleksandr Jaroslavski820 milioi dolarLur jabetza eta eraikuntza, metalurgia
10.Juri Kosiuk780 milioi dolarNekazaritza, elikagaien industria

Beste izen nabarmen batzuk: Serhi Tihipko, Mikola Jankovski, Serhi Taruta.

Politika eta plutokrazia Ukrainan aldatu

Hamar aberatsenen artean nabarmentzekoa da Petro Poroxenko presidentea ere agertzea. Ez da kasu bakarra plutokrata ukrainiarrek zuzenean politikan parte hartzen dutena: Julia Tymoxenko lehen ministro izandakoari Gasaren Printzesa esan izan diote Ukrainan: 1990eko hamarkadan orduko Pavlo Lazarenko lehen ministroak ahalbidetu zion aberastea, Ukrainako enpresen akzioen trukean gas errusiarra saltzen zuen enpresa bat sortuz[3]. Halyna Hereha Kieveko agintari nagusi izan da, denda kate handienaren jabe izatearekin batera.

Ukrainako zatiketa politikoan, pro-errusiar eta nazionalista/mendebaldetar zatiketak gertatu izan dira oligarka ukrainarren artean, nork bere aldeko politikoak babestu izan dituelarik. Hala ere, 2022ko krisi eta gerraren kontestuan, Ukraina independentearen alde azaldu dira, horien artean Rinat Akhmetov (aberatsena)[4].

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu