North Uist
Iparraldeko Uist (ingelesez: North Uist, Eskoziako gaeleraz: Uibhist a Tuath) Eskoziako ipar-mendebaldean kokatzen den Kanpoko Hebridak uhartedia osatzen duten uharteetako bat da. 2013ko erroldaren arabera 1.254 biztanle ditu.
North Uist uhartea | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | North Uist / Uibhist a Tuath |
Geografia | |
Kokapena | |
Uhartedia | Kanpoko Hebridak |
Azalera | 303,05 km2 |
Punturik garaiena | Eaval |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() Kanpoko Hebridak |
Hiri populatuena | Lochmaddy |
Gizartea | |
Biztanleria | 1.254 |
Talde etnikoak | Eskoziarrak: gaeldarrak eta anglosaxoiak. |
Geografia
aldatuEskoziako hamargarren uhartea da, Hegoaldeko Uist baino pixka bat txikiagoa. Bertako asentamendurik handiena Lochmaddy herria da.
Historia
aldatuNorvegiarren okupazioaren ondoren Macruari leinuaren eskutan gelditu zen uhartea. 1495ean Macdonald leinuak hartu zuen eta berak agindu zuen bertan 1855 arte. Highland Clearances garaian populazioak atzerakada handia izan zuen, 1821ean 11.009 baitzituen eta 1841ean 3.870. Gaur egun uhartearen gehiengoa Granville familiarena da.
Biztanle ezagunak
aldatu- Julie Fowlis (1978-), Eskoziako gaelerazko abeslaria eta musikaria.
Iruditegia
aldatu- Corran Aird a Mhorain
- Teampull na Trionad
Kanpo estekak
aldatu🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuCarles PuigdemontBerezi:AzkenAldaketakNoam ChomskyGonzalo BoyeTxikipedia:AzalaKoldobika Jauregi (eskultorea)LarraheMaurice BéjartZerrenda:Bizkaiko udalerriakSarpenBigarren Mundu GerraUEFA Euro 2024EuskaraJaione Murelaga IzagirreOibarEkainaren 18Cristiano RonaldoUnai SimónWiki HowElena CajaravilleEuskal HerriaZerrenda:Nafarroa Garaiko udalerriakItziar ItuñoArbolaren egia (oroitarria)Wikipedia:TxokoaLaguntza:SarreraAmalur Arbelaitz ArbelaitzHipermerkatuWikiAntzinako ErromaGiza sexualitateGarapen Jasangarrirako HelburuakExmoor poniUsoa OstolazaBernart EtxepareEz Dok AmairuLGBT