Neurketa inertzialeko unitate

Neurketa inertzialeko unitatea edo IMU (ingelesezko inertial measurement unit-etik) gailu baten abiadura, orientazioa eta grabitate-indarrak neurtzen eta jakinarazten dituen gailu elektroniko bat da, azelerometro eta giroskopioen konbinazioa erabiliz. Neurketa inertzialak hegazkinak maniobratzeko erabiltzen dira normalean, tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuak barne, beste erabilera askoren artean, eta espazio ontziak ere, transbordadoreak, sateliteak eta lurreratze moduluak barne. [1]

Frantziako IRBM S3 neurketa inertzialeko unitatea.

IMU da hegazkinetan, espazio ontzietan, itsasontzietan eta misil gidatuetan erabiltzen diren nabigazio inertzialeko sistemen osagai nagusia, besteak beste. Erabilera honetan, IMU baten sentsoreek bildutako datuek gailuaren posizioa jarraitzeko aukera ematen diote ordenagailu bati, estimazio bidezko nabigazio izeneko metodoa erabiliz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu