Mezuza
Mezuza (hebreeraz: מְזוּזָה, pluralez מְזוּזוֹת, euskaraz: «atezango»); Toraren bi bertso idatzita dituen pergamino bat da; normalean, etxe eta hiri juduetako arkupeen eskuineko atezangoari itsatsita dagoen kaxa edo ontzi batean dago. Juduen bizilekuen ezaugarri berezienetako bat da.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/dc/The_mezuzah_at_Jewish_Community_Center_in_Krak%C3%B3w.jpg/220px-The_mezuzah_at_Jewish_Community_Center_in_Krak%C3%B3w.jpg)
Juduen etxeetako ateetan mezuza bat ezartzeko agindua judaismoko antzinakoenetako eta errotuenetako bat da, eta Deuteronomioan ditu iturriak.[1][2] Pergaminoak judu-familiaren babesa adierazten du, juduak Ramsesen esklaboak zirenean Jainkoak Egiptora bidaltzen duen hamargarren izurritea zela eta.
Mezuza pergamino-biribilki bat da, eta bertan bi otoitz daude inskribatuta: judaismoaren solemneena, «Shema Yisrael» (hebreeraz: שְׁמַע יִשְׂרָאֵל, «Entzun, Israel»)[3] eta «Vehaya im shamoa» (hebreeraz: וְהָיָה אִם שָׁמֹעַ, «entzuten banauzue»).[4]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu![]() | Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |