Madelyn Cline

aktore estatubatuarra

Madelyn Renee Cline (Goose Creek, Hego Carolina, 1997ko abenduaren 21a) estatubatuar aktorea da. Sarah Cameronen pertsonaia Netflixeko Outer Banksen egin zuen eta horregaitik ezaguna da.

Madelyn Cline

(2022)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMadelyn Renee Cline
JaiotzaCharleston1997ko abenduaren 21a (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea eta telebista-aktorea
Lan nabarmenak

IMDB: nm3218692 Allocine: 638093
Twitter: madelyncline Instagram: madelyncline Edit the value on Wikidata

Lanbide-karrera aldatu

Madelynek bere lehen udetako batzuk New York hirian eman ebazan telebistako iragarkietan lanean, batzuk T-Mobile eta Sunny D-rentzako. Gero goiz hasi zan Chloe Boy Erased filmean eta Taylor Watts Vice Principals telesailean lanean. [1]The Originals eta Stranger Things telesailetan ere antzeztu eban.

2018an, Madelynek Sarah Cameronen papera egin eban Outer Banks telesailean, eta beraren lehen denboraldia 2020ko apirilaren 15ean kaleratu zan. Orain arte izan dauan paperik nabarmenena da, telesailak kritika positiboak jaso ebazan, eta bigarren denboraldia 2021eko uztailean kaleratu zan.[2]

2021eko irailean, Madelyn eta Chase Stokes izan ziran Kygoren bideo musikaleko protagonistak. Bertan, Donna Summer Hot Stuff-en 1979ko klasikoa nahasten da.[3]2021eko ekainean, Knives Out 2 taldera batu zan.[4] 2021eko abenduan Outer Banksen hirugarren denboraldia kaleratuko ebela esan eben.[5]

Bizitza pertsonala aldatu

Madelynek (Pam eta Marken alaba) Goose Creek-en (Hego Carolina) jaio eta hazi zan, Charlestonetik gertu. Hego Carolinako Unibertsitatean matrikulatu zan, baina bertan behera utzi eta Los Angelesera joan zan antzerkian lanean jarraitzera.

2020ko ekainean, Chase Stokesekin egoala esan eban, Outer Banks telesaiaren bere taldekidearekin.[6] Harreman horrek 2021eko urrirarte iraun eban, orduan jakinarazi zan bikotea banatu zala.[7]

Filmografia aldatu

Zinema

UrteaIzenburuaPertsonaiaGehigarriak
201123rd Psalm: RedemptionMaya Smith
2016Savannah SunriseWillow
2018Boy ErasedChloe
2021This Is the NightSophia Larocca
2021What Breaks the IceEmily
TBAKnives Out 2TBAPost-prodikzioa

Telebista

UrteaIzenburuaPertsonaiaGehigarriak
2020-orainarteOuter BanksSarah CameronPertsonai nagusia
2020Day by DayDaisy (ahotza)
2017The OriginalsJessica3 kapitulu
2017Stranger ThingsTina3 kapitulu
2016–2017Vice PrincipalsTaylor Watts3 kapitulu
2016The JuryGrace AlexanderTelefilme

Bideo musikalak

UrteaIzenburuaPertsonaia
2020Hot StuffKygo featuring Donna Summer

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La asombrosa transformación de Madelyn Cline» jast-a-life.com 2021-08-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  2. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2020-05-16). «Todo lo que necesitas saber sobre Madelyn Cline, de la serie de Netflix ‘Outer Banks’» Vogue España (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  3. (Gaztelaniaz) RAFAEL, LA COOPE 102 7 MENDOZA-100 9 SAN. «lacoope.net» www.lacoope.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  4. (Gaztelaniaz) Aller, Por María. (2021-06-09). «'Puñales por la espalda 2' tiene a Madelyn Cline como nuevo fichaje» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  5. (Gaztelaniaz) Casademont, Por Rafael Sánchez. (2021-12-08). «'Outer Banks' confirma su temporada 3 en Netflix» Fotogramas (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  6. (Gaztelaniaz) LOS40. (2020-06-15). «Chase Stokes y Madlyn Cline, pareja en ‘Outer Banks’ y en la vida real» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  7. (Gaztelaniaz) «Las estrellas de Outer Banks, Chase Stokes y Madelyn Cline, se separan después de 1 año de relación» Random (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).