Luciano Juaristi Alberdi

esku huskako pilotaria
Atano X.a
Izen osoa:Luciano Juaristi Alberdi
Jaiotza data:1932ko abenduaren 19a
(91 urte)
Jaioterria:Azkoitia (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:erretiratua
Postua:aurrelaria
Altuera:1,71 m
Pisua:63 kg
Debutatze data:1956
Erretiratze data:1974

Luciano Juaristi Alberdi (Azkoitia, Gipuzkoa, 1932ko abenduaren 19a) esku-huskako pilotaria izan zen. 1950eko, 1960ko 1960ko eta 1970eko hamarkadetan jardun zuen, Atano X.a eta Atanillo kirol-izenez. Juan Maria Juaristi Atano I.a, anaia nagusiaren semea da. Baserriaren izenetik hartu zuten dinastiako guztiek kirol-izena.

Bigarren mailako txapelduna izan zen, Elgeari irabazita, eta txapeldunordea bi aldiz, Del Valen eta Lejarazuren aurka final bana jokatuta.

Lehen mailako txapelketa irabazita, 1968an txapela berriro Gipuzkoara itzularazi zuen. Retegi I.aren aurka bere azken finala jokatu bazuen ere, atzerapen frankoren ondoren jokatu zuen, lesioak edo arazo fisikoak tartean. Horrez gainera, eskuak ere nahiko erraz hondatu ohi zitzaizkion. 1974ean, jokatu gabe hilabeteak eman eta gero, agur esateko erabakia hartu zuen.

Luxiano Juaristi[1] pilota uzteko arrazoiez (Ahotsak.eus proiekturako)

Lehen mailako buruz buruko finalak aldatu

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
1966Atano X.aAzkarate22-18Astelena pilotalekua
1967AzkarateAtano X.a22-18Anoeta pilotalekua
1968Atano X.aAzkarate22-17Anoeta
1969Retegi I.aAtano X.a22-08Bergarako pilotalekua
  1. «Pilota uztearen zergatia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).