Kooperazio Ekonomikorako Elkartea

Kooperazio Ekonomikorako Erakundea (KEE, ingelesez Economic Cooperation Organization ECO) Asiako 10 herrialde biltzen dituen gobernu arteko erakunde bat da. Garapenaren, merkataritzaren sustapenaren eta ikerkuntza aukeren inguruko elkarrizketa sustatzen duen plataforma da. KEE osatzen duten herrialdeak hauek dira: Afganistan, Azerbaijan, Iran, Kazakhstan, Kirgizistan, Pakistan, Tajikistan, Turkia, Turkmenistan eta Uzbekistan. Elikagaien eta zerbitzuen merkatu bakarra ezartzea du helburu partekatua, Europar Batasunaren Batasunaren antzera. KEEren idazkaritzaren egoitza Teheranen (Iran) dago, bulego ekonomikoa Turkian eta zientifikoa Pakistanen.

Kooperazio Ekonomikorako Elkartea
Datuak
Izen ofiziala
Economic Cooperation Organization, Organisation de la coopération economique eta Organisation für Wirtschaftskooperation
Izen laburraECO, OCE eta OWZ
Motagobernu arteko erakundea
HerrialdeaIran
Eskumendekoak
Agintea
Idazkari orokorraYahya Maroofi (en) Itzuli, Hadi Soleimanpour (en) Itzuli, Shamshad Ahmad (en) Itzuli, Önder Özar (en) Itzuli, Abdolrahim Gavahi (en) Itzuli eta Halil İbrahim Akça (en) Itzuli
Egoitza nagusi
eta
Historia
Sorrera1985
Ordezkatzen duRegional Cooperation for Development (en) Itzuli
webgune ofiziala
KEEko estatu kideen mapa

Historia aldatu

Kooperazio Ekonomikorako Erakundea gobernuen arteko eskualde erakunde gisa sortu zuten Iranek, Pakistanek eta Turkiak, 1985ean. Kide diren estatu guztien artean lankidetza ekonomiko, tekniko eta kulturala sustatzea du helburu. Jatorrian, Garapenerako Eskualde Lankidetza (ingelesez Regional Cooperation for Development) erakundea dauka, 1962an sortua eta 1979ra arte indarrean egon zena. 1992ko udazkenean, KEEk hedapen handi bat ukan zuen, zazpi estatu kide berri sartu baitzirn: Afganistan, Azerbaijan, Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, Turkmenistan eta Uzbekistan.

KEEren estatusa eta eragina handitu egin dira azken urteotan, eta erronka berriak ezarri dira. Hala ere, estatu kideek ez dute, oraindik, beren garapena eta eskualdeko baliabideen erabilera osoa bermatzen duen azpiegiturarik eta erakunderik, osatzen duten herrialdeen garapen jasangarria lortzeko.

2003ko uztailaren 17an, Lankidetza Ekonomikoaren Ituna sinatu zen Islamabaden.[1]

Estatu kideak aldatu

Izen ofizialaKapitalaAzalera (km ²)Biztanleria (2021)Dentsitatea (km ²)BPG (2017) (izendatua[3])BPG (2017) (per capita)DiruaHizkuntza ofizialak
 AfganistanKabul647.50037.466.41457$ 20.815 milioi.$ 550AfghaniPersiera, pastuna
 AzerbaijanBaku86.60010.145.212117$ 54.622 milioi.$ 5.384ManataAzeria
 IranTeheran1.648.19586.758.30452$ 439.513 milioi.$ 5.593RialPersiera
 KazakhstanAstana2.724.90019.002.5867$ 190.814 milioi.$ 10.041TengeKazakhera
 KirgizistanBixkek199.9006.694.20033$ 8.543 milioi.$ 1.276SomKirgizera, errusiera
 PakistanIslamabad803.940223.773.700253$ 30.495 milioi.$ 1.547ErrupiaUrdu, ingelesa
 TajikistanDuxambe143.1008.921.34362$ 7.145 milioi.$ 801SomoniTajikera, persiera
 TurkmenistanAsgabat488.1006.117.93312$ 45.231 milioi.$ 7.612ManataTurknemera
 TurkiaAnkara783.56284.680.273108$ 815.271 milioi.$ 9.586LiraTurkiera
 Uzbekistan]]Taxkent447.40034.915.10077$ 69.238 milioi.$ 1.983SomUzbekera
 Ipar Zipreko Turkiar Errepublika (behatzaile)Nikosia3.355390.745116$ 4.234 milioi.$ 11.129LiraTurkiera

Erreferentziak aldatu

  1. «ECOTA - WorldTradeLaw» www.worldtradelaw.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. ECO member states.
  3. (Ingelesez) Report for Selected Countries and Subjects. Imf.org 2006-09-14.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu