Islamofobia

Islamofobia (ingelesez: Islamophobia, islām eta antzinako grezierazko φόβος, phobo, "beldurra" edo "aurkakotasuna") musulman guztiekiko nahiz Islam erlijioarekiko aurreritzi ezkorrak edo gorrotoa izatean datza.

Musulmanen aurkako manifestazioa Txekian, 2005ean.
Pegatina islamofoboa Donostian, 2024an.

Testuinguruak

aldatu

Islamofobia hitza honako testuinguruetan erabili ohi da:

Historia

aldatu

Jatorria, Erdi Aroan du, bereziki Islamaren hedapena eta ondorengo Gurutzaden garaian, ondoren apalduz joan zen arren, XX. mendearen amaieran eta batez ere XXI. mendearen hasieran Mendebaldeko herrialdeek jasotako musulman etorkin kopuru handien eta Jihadismoaren atentatu ugarien ondorioz asko berrindartu da.

Ezaugarriak

aldatu

Islamofobia zehazten duten zortzi ezaugarri daude:

  1. Islama bloke monolitikoa, estatikoa eta aldaketekiko errefraktarioa delakoaren ustea.
  2. Islama erradikala eta beste erlijoekiko erabat ezberdina delako ustea, haien baloreak eta/edo eraginak elkarbanatzen ez dituela.
  3. Islama mendebaldeko kulturaren azpitik dagoelako ustea: primitiboa, irrazionala, barbaroa eta sexista.
  4. Islama, berez, bortitza eta etsaia delako ideia, arrazakeria eta zibilizazioen arteko talkaren aldekoa.
  5. Islaman ideologia politikoa eta erlijioa elkarrekin batera doazelako ideia.
  6. Musulman mundutik Mendebaldeko herrialdeei egindako kritiken gaitzespena.
  7. Musulmanen aurkako jarrera diskriminatzaile eta batertzailea.
  8. Musulmanen aurkako etsaitasuna naturalki eta ohikotzat hartzea.

Kanpo estekak

aldatu