Imperata cylindrica
Imperata cylindrica (kunai belar edo kogon belar ere deitua) belar bizikor errizomatotsu espezie bat da. Asia, Mikronesia, Melanesia, Australia, Afrika eta Hegoaldeko Europan aurki daiteke, baina Hego Amerikan, Karibean eta Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldean ere sartu du gizakiak. Suteetara moldatutako espezie bat da, oso azkar su hartzen duena. Suteak izaten dituzten inguru berriak kolonizatzen ditu eta are ohikoagoak egiten ditu suteak[1].
Imperata cylindrica | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Poales |
Familia | Poaceae |
Generoa | Imperata |
Espeziea | Imperata cylindrica |
Espezie inbaditzailerik arriskutsuenen zerrendan agertzen da[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Stopping this invasive plant in south Alabama a 'lost cause'» al 2017-08-13 (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
- ↑ «GISD» www.iucngisd.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
Kanpo estekak
aldatu🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuCarles PuigdemontBerezi:AzkenAldaketakNoam ChomskyGonzalo BoyeTxikipedia:AzalaKoldobika Jauregi (eskultorea)LarraheMaurice BéjartZerrenda:Bizkaiko udalerriakSarpenBigarren Mundu GerraUEFA Euro 2024EuskaraJaione Murelaga IzagirreOibarEkainaren 18Cristiano RonaldoUnai SimónWiki HowElena CajaravilleEuskal HerriaZerrenda:Nafarroa Garaiko udalerriakItziar ItuñoArbolaren egia (oroitarria)Wikipedia:TxokoaLaguntza:SarreraAmalur Arbelaitz ArbelaitzHipermerkatuWikiAntzinako ErromaGiza sexualitateGarapen Jasangarrirako HelburuakExmoor poniUsoa OstolazaBernart EtxepareEz Dok AmairuLGBT