GrenobleFrantziako hego-ekialdeko barrualdeko hiria da, Isèredepartamenduko hiriburua. 2005ean 155.100 biztanle zituen. Isère eta Drac ibaien elkargunean kokatzen da, eta mendiz inguratua dago. Turismoak garrantzi handia du, batez ere neguan.
Monumentu aipagarriak dira: katedrala (XII. mendea), S. André eliza (XIII. mendea) eta unibertsitatea (1339an sortua). Ekonomiaren alorrean, nekazaritza-azoka garrantzitsua eta metal-industria du, baita eraikuntza mekaniko eta elektrikoak, kimika, jakiak eta ehunak ere. Ikerketa nukleareko laborategiak ere baditu.