Fernando Arretxe

esku huskako euskal pilotaria
Arretxe I.a
Izen osoa:Fernando Arretxe Kaminondo
Jaiotza data:1961eko abuztuaren 19a (62 urte)
Jaioterria:Luzaide ( Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:erretiratua
Postua:atzelaria
Debutatze data:1981eko urriaren 22a
Debutatze pilotalekua:Labrit, Iruñea

Fernando Arretxe Kaminondo, pilota arloan Arretxe I.a deituraz ezaguna (Luzaide, Nafarroa Garaia, 1961eko abuztuaren 19a), esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen.

1981eko urriaren 22an, Iruñeko Labrit pilotalekuan debutatu zuen. 1986an bigarren mailako buruz buruko txapelketa irabazi zuen. Oso kirol ibilbide luze eta arrakastatsua izan zuen. Buruz buruko txapela bi aldiz, lau eta erdikoa behin eta binakakoa hirutan lortu zituen. Eskulari, Reur, Asegarce, Frontis eta Garfe enpresetan aritu zen.[1]

Haren seme Iker Arretxe (Arretxe II.a) ere esku huskako pilotaria da.

Palmaresa aldatu

Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak aldatu

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
1994ArretxeErrandonea22-12Ogeta
1996EugiArretxe22-19Atano III.a
1997ArretxeElkoro22-18Atano III.a
1999(1)BelokiArretxe22-9Atano III.a

(1) 1999an bi txapelketa jokatu ziren, ASPE eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.

Lau eta erdiko finalak aldatu

UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaEmaitzaPilotalekua
1996ArretxeNagore22-08Ogeta

Binakako finalak aldatu

UrteaTxapeldunakTxapeldunordeakEmaitzaPilotalekua
1988-89Ladutxe - TolosaRetegi II.a - Arretxe22-18Anoeta
1990-91Retegi II.a - ArretxeSalaberria - Galartza III.a22-19Anoeta
1991-92Bergara II.a - ArretxeUnanue - Zezeaga22-18Ogeta
1992-93 (1)Alustiza - Maiz II.aTitin III.a - Arretxe22-20Ogeta
1993-94Titin III.a - ArretxeRetegi II.a - Ruben Beloki22-14Ogeta
1995-96Capellán - Ruben BelokiEtxaniz - Arretxe22-18Atano III.a

(1) 1992-93an bi txapelketa nagusi jokatu ziren, Unidas-Reur eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.

Erreferentziak aldatu

  1. Imanol MAGRO: «Laugarren gaztaroan», Berria, 2007-04-11.