Espainiako Traineru Txapelketa

traineru estropada


Espainiako Traineru Txapelketa Espainiako Arraunketa Federakuntzak antolutako lehiaketa da. Estropada honetan Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoko txapelketetako talde onenek hartu izan dute parte baina XXI. mendean arazo ugari izan ditu antolaketarekin eta partehartzearekin.

Espainiako Traineru Txapelketa
Sorrera1944
AntolatzaileaEspainiako Arraunketa Federakuntza
Parte-hartzaileakEAEko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako traineruak.
Modalitatealerrokatua
Garaipen gehienEuskal Herria Orio (15)
Azken ekitaldia2023
Irabazlea(k)Gizonezkoak:
Galizia Ares
Emakumezkoak:
Galizia Chapela
Webguneawww.federemo.org

Lehenengo edizioa 1944an egin zen eta Pedreña izan zen txapelduna. Orio da garaipen gehien dituena. Emakumezkoen txapelketa 2010an abiatu bazen ere 2022koa izan zen aurreneko txapelketa ofiziala eta Chapela izan zen lehen bi ekitaldietan nagusi.

Historia aldatu

Espainiako Txapelketa urtero jokatzen da 1944 urtetik, 1953, 1954 eta 1956 izan ezik (1950ean jokatu zen, Castrok irabazita, baina fitxekin izandako arazo batzuengatik baliogabetu egin zen). Normalean abuztuaren erdian jokatu ohi da.

Estropada maiz hiriburuetan egin izan da, ikusle gehiago izateko. Hori dela eta, hamar aldiz jokatu da Santanderren edo A Coruñan, bederatzi aldiz Donostian edo zazpi aldiz Bilboko itsasadarrean. Horretaz gain, arraunketa maite duten herri txikietan ere egin da, tartean Castropol edo Castro Urdialesen.

XXI. mendean ordea arazo handiak izan ditu Espainiako txapelketak. Alde batetik 2000 eta 2006 artean euskal taldeek Espainiako txapelketan parte ez hartzea erabaki zuten. Bestetik 2020a izan zen puntako traineruek jokatu zuten azken ekitaldia. Espainiako txapelketa denboraldiaren erdian jokatzen da, TKE Liga erdibituz, eta dirusaririk gabeko txapelketa izaten da. Ondorioz 2021etik aurrera arazoak egon dira antolatzaileak aurkitzeko eta TKE Ligako trainerueko uko egin eta bigarren mailetako traineruek hartu izan dute parte. 2021ean KAE 1 eta 2ko eta Galiziako Ligako partaideak izan ziren[1], 2022an galiziarrak, asturiarrak eta Ligan ez zebilen kanabriar bat, eta 2023an soilik galiziarrak, batzuek B traineruarekin.

Emakumezkoen lehenengo txapelketa 2010ean jokatu zen baina gutxieneko lau traineru batu ez zirenez Espainiako Federazioaren Trofeoa jokatu zen. Lehenengo txapelketa ofiziala 2022koa izan zen, baina galiziarrek eta asturiarrek soilik hartu zuten parte., gizonezkoekin gertatzen arazo berdinarengatik. 2023an soilik galiziarrak izan ziren[2].

Palmaresa aldatu

EdizioaUrteaLekua Patroi irabazlea
I1944 Portugalete Pedreña Orio Kaiku José Bedia
II1945 Donostia Donostia Hondarribia Eustakio Iraola "Famao"
III1946 Santander Orio Pedreña Kaiku Domingo Mitxelena
IV1947 Getxo PedreñaOrioKaikuJosé Bedia
V1948 A Coruña PedreñaS.Pedro Visma (Cor.)Neptuno (Coruña)José Bedia
VI1949 Donostia ZierbenaPeñacastilloDonostiaGerman Barkin
-1950 Santanderanulatua
VII1951 Portugalete OrioRemeros del NalónIberiaInazio Sarasua
VIII1952 Donostia OrioIberiaRemeros del NalónInazio Sarasua
-1953-ez zen jokatu
-1954-ez zen jokatu
IX1955 Santander OrioIberiaRemeros del NalónInazio Sarasua
-1956-ez zen jokatu
X1957 A Coruña San JuanEd. y D. Sestao (Iberia)San Amaro (A Coruña)Jose Angel Lujanbio
XI1958 A Coruña San JuanIberiaCofr. Pesca MoañaJose Angel Lujanbio
XII1959 A Coruña San JuanIberiaMoañaJose Angel Lujanbio
XIII1960 A Coruña Ed. y D. MoañaIberiaSan JuanJaime Rúa
XIV1961 A Coruña Ed. y D. TiranParameiras (Mera)IberiaArmando Iglesias
XV1962 Donostia San JuanMoañaKaikuBibiano Etxabe
XVI1963 Donostia San JuanIberiaMoañaBibiano Etxabe
XVII1964 Bermeo OrioIberiaMoañaKlaudio Etxeberria "Gorria"
XVIII1965 A Coruña PedreñaJaizkibelMoañaJosé Bedia
XIX1966 Santander PedreñaIberiaRedes (Coruña)Víctor Castanedo
XX1967 Portugalete PedreñaOrioAstilleroRubén Laso
XXI1968 Donostia PedreñaAstilleroHondarribiaRubén Laso
XXII1969 Santander LasarteAstilleroPedreñaKlaudio Etxeberria "Gorria"
XXIII1970 A Coruña PedreñaLasarteAstilleroJesús Castanedo
XXIV1971 Portugalete OrioAstilleroLasarteJuan Lizarralde "Altxerri"
XXV1972 Donostia AstilleroLasarteOrioJose Angel Lujanbio
XXVI1973 Santoña OrioLasarteAstilleroJuan Lizarralde "Altxerri"
XXVII1974 Portugalete OrioLasarteAstilleroJuan Lizarralde "Altxerri"
XXVIII1975 Xixon OrioLasarteCastro UrdialesJuan Lizarralde "Altxerri"
XXIX1976 Donostia OrioLasarteCastro UrdialesJuan Lizarralde "Altxerri"
XXX1977 Santander SanturtziLasarteHernaniKoldo Urtiaga
XXXI1978 Portugalete KaikuSanturtziSan JuanNorberto Torres "Txirri"
XXXII1979 Zarautz SanturtziOrioKaikuKoldo Urtiaga
XXXIII1980 Castro Urdiales SanturtziKaikuOrioKoldo Urtiaga
XXXIV1981 A Coruña KaikuZumaiaCastro UrdialesNorberto Torres "Txirri"
XXXV1982 Portugalete KaikuZumaiaAlgortaNorberto Torres "Txirri"
XXXVI1983 Castro Urdiales ZumaiaOrioS.Juan TiranKlaudio Etxeberria "Gorria"
XXXVII1984 Castropol ZumaiaOrioSanturtziKlaudio Etxeberria "Gorria"
XXXVIII1985 Moaña SanturtziZumaiaSamertolameu MeiraJesús Fdez. Cirilo "Roke"
XXXIX1986 Santander OrioSamertolameu MeiraS.Juan TiranJuan Angel Garmendia
XL1987 Boiro ZumaiaSan JuanSamertolameu MeiraEdu Aristi
XLI1988 Bermeo San PedroZierbenaSan JuanJuan Carlos Fontan
XLII1989 A Coruña San PedroZierbenaSamertolameu MeiraJuan Carlos Fontan
XLIII1990 Castropol San PedroSan JuanSamertolameu MeiraJuan Carlos Fontan
XLIV1991 El Astillero San JuanSan PedroOrioJuan Mari Lujanbio
XLV1992 Donostia Arraun LagunakOrioDonibaneko ArraunlariakAsier Lopez
XLVI1993 Meira OrioSan PedroCiudad SantanderJuan Mari Larrañaga "Txiki"
XLVII1994 Castropol San PedroSamertolameu MeiraArraun LagunakJuan Carlos Fontan
XLVIII1995 Santander OrioHondarribiaSamertolameu MeiraJuan Mari Larrañaga "Txiki"
IL1996 Castro Urdiales TiranOrioAmegroveJose Manuel Francisco
L1997 Meira TiranPerilloMecosRaul Rey "Ruly"
LI1998 Luanco OrioTiranPerilloJuan Mari Larrañaga "Txiki"
LII1999 Santander OrioAstilleroAmegroveJoseba Ostolaza
LIII2000 Cangas do Morrazo AstilleroTiranMecosJuan Mari Lujanbio
LIV2001 Vigo Castro UrdialesTiranPerilloIker Gimeno
LV2002 Xixon AstilleroMecosCastro UrdialesJose Manuel Francisco
LVI2003 Santander AstilleroPedreñaSamertolameu MeiraIzortz Zabala
LVII2004 Castropol AstilleroCabo da CruzMecosIzortz Zabala
LVIII2005 Vigo AstilleroCastro UrdialesPedreñaIzortz Zabala
LIX2006 Santander AstilleroAmegroveSamertolameu MeiraIzortz Zabala
LX2007 Pedreña UrdaibaiHondarribiaPedreñaAsier Arego
LXI2008 Castro Urdiales AstilleroUrdaibaiHondarribiaJoseba Arbona
LXII2009 Vilaxoan KaikuPedreñaAstilleroAsier Zurinaga
LXIII2010 Pedreña KaikuCastro UrdialesTiranAsier Zurinaga
LXIV2011 Castro Urdiales KaikuUrdaibaiHondarribiaAsier Zurinaga
LXV2012 Castro Urdiales HondarribiaKaikuUrdaibaiJoseba Amunarriz
LXVI2013 Moaña KaikuOrioTiranAsier Zurinaga
LXVII2014 Castro Urdiales UrdaibaiKaikuOrioGorka Aranberri
LXVIII2015 Castro Urdiales UrdaibaiOrioHondarribiaGorka Aranberri
LXIX2016 Castro Urdiales HondarribiaUrdaibaiKaikuJoseba Amunarriz
LXX2017 Castro Urdiales UrdaibaiHondarribiaOrioVicente Carpintero
LXXI2018 Castro Urdiales ZierbenaUrdaibaiHondarribiaBorja Gómez
LXXII2019 Moaña SanturtziZierbenaDonostiarraCristian Garma
LXXIII2020 Pedreña ZierbenaOrioSanturtziBorja Gómez
LXXIV2021 Castro Urdiales GetariaSamertolameu MeiraPedreñaUnax Eizagirre
LXXV2022 Castropol BueuSamertolameu MeiraChapelaAndres Ríos
LXXVI2023 Moaña AresTiranChapelaHugo Rascado

Garaipenak aldatu

Herriak aldatu

Herrien garaipenak:

HerriaGaraipenakUrteak
Orio151946, 1951, 1952, 1955, 1964, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1986, 1993, 1995, 1998, 1999
Pedreña81944, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968, 1970
Astillero81972, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008
Sestao (Kaiku+Iberia)71978, 1981, 1982, 2009, 2010, 2011, 2013
San Juan61957, 1958, 1959, 1962, 1963, 1991
Santurtzi51977, 1979, 1980, 1985, 2019
Moaña (Moaña+Meira+Tiran)41961, 1962, 1996, 1997
San Pedro41988, 1989, 1990, 1994
Bermeo42007, 2014, 2015, 2017
Zumaia31983, 1984, 1987
Zierbena31949, 2018, 2020
Donostia (Donostia+Arraun)21945, 1992
Hondarribia22012, 2016
Lasarte11969
Castro Urdiales12001
Getaria12021
Bueu12022
Ares12023

Patroiak aldatu

PatroiaGaraipenakUrteak
Juan Lizarralde "Altxerri"51971, 1973, 1974, 1975, 1976
José Bedia41944, 1947, 1948, 1965
Jose Angel Lujanbio41957, 1958, 1959, 1972
Klaudio Etxeberria "Gorria"41964, 1969, 1983, 1984
Juan Carlos Fontan41988, 1989, 1990, 1994
Izortz Zabala42003, 2004, 2005, 2006
Asier Zurinaga42009, 2010, 2011, 2013
Inazio Sarasua31951, 1952, 1955
Koldo Urtiaga31977, 1979, 1980
Norberto Torres "Txirri"31978, 1981, 1982
Juan Mari Larrañaga "Txiki"31993, 1995, 1998

Dominak aldatu

Zbk.Elkartea Guztira
1 Orio1511531
2 Astillero84517
3 Pedreña83415
4 Kaiku73616
5 San Juan62311
6 Santurtzi5128
7 Urdaibai4419
8 San Pedro426
9 Tiran34411
10 Zumaia336
11 Zierbena336
12 Hondarribia24511
13 Lasarte1719
14 Castro Urdiales1247
15 Moaña1146
16 Donostia112
17 Arraun Lagunak112
18 Getaria11
19 Bueu11
20 Ares11
21 Iberia9211
22 Samertolameu Meira389
23 Mecos134
24 A Coruña123
25 Perillo123
26 Remeros Nalon123
27 Amegrove123
28 Peñacastillo11
29 Cabo de Cruz11
30 Jaizkibel11
31 Chapela22
32 Ciudad Santander11
33 Donibaneko Arraunlariak11
34 Hernani11
35 Algorta11
36 Donostiarra11
767675227
Zbk.Erkidegoa Guztira
1  Euskal Herria535031134
2  Kantabria17101441
3  Galizia6152849
4  Asturias123
767675227
Zbk.Probintzia
1Gipuzkoa34
2Bizkaia19
3Kantabria17
4Pontevedra5
5Coruña1
6Asturias0
76

Emakumezkoen txapelketa aldatu

Historia aldatu

2010an Emakumezkoen Espainiako Txapelketa jokatzeko asmoa izan zen. Galiziatik Rías Baixas, Kantabriatik Astillero eta Euskal Herritik Getaria-Tolosa eta Bilbo Handia ziren sailkatuak, baina gipuzkoarrek nahiango izan zuten Gipuzkoako Ligako estropada jokatzea eta beraz hiru traineru baino ez zeudenez Espainiako Txapelketa beharrean Espainiako Federazioaren Trofeoa jokatu zen. 2011ean ere berriz hiru traineru aurkeztu ziren. 2012tik aurrera ez zen estropadarik izan.

2019 urtean hiru traineru galiziarrek parte hartu zuten eta estropada jokatu ahal izan zen berriro, baina Espainiako Federazioaren Trofeoa. Hala ere aurreneko aldiz eman zen Bandera[3].

2022an izan zuen lehenengo ekitaldi ofiziala Espainiako Txapelketak, lau traineruk hartu baitzuten parte, hiru galiziarrek eta asturiar batek. Chapela izan zen garailea. 2023an berriz ere lau traineru elkartu ziren, denal galiziarrak, eta Chapela izan zen berriz ere txapelduna.

Palmaresa aldatu

EdizioaUrteaLekua Patroi irabazlea
ez of.¹2010 Pedreña S.D. Rías BaixasBilbo Handiko ErramulariakS.D.R. AstilleroLaura Hermo
ez of.¹2011 Castro Urdiales S.D. Rías BaixasGetaria-TolosaSan JuanLaura Hermo
2012-
2018
ez zen jokatu
ez of.¹2019 Moaña Mecos²RiveiraTiránLaura Romero
2020-
2021
ez zen jokatu
I2022 Castropol ChapelaCabo da CruzA Cabana-Ferrol³Olalla Martínez
II2023 Moaña ChapelaRianxoA Cabana-Ferrol³Olalla Martínez
  • ¹ 2010, 2011 eta 2019 urteetako ekitaldiak ez ziren ofizialak izan gutxieneko lau traineru elkartu ez zirelako.
  • ² Irabazle ofiziala Mecos izan arren trainerua Mecos eta Coruxoko arraunlariek osatu zuten.
  • ³ Hirugarrena ofizialki A Cabana-Ferrol izan arren trainerua A Cabana eta Mugardoseko arraunlariek osatu zuten.

Dominak aldatu

Zbk.Elkartea Guztira
1 Chapela2002
2 Cabo da Cruz0101
Rianxo0101
4 A Cabana-Ferrol0022

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Getaria, campeona de España por primera vez en su historia» AS.com 2021-08-01 (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  2. (Gaztelaniaz) Koroibos. (2023-08-06). «Chapela y Ares, campeones de España» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Mecos, campeonas de España» Diario de Arousa (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).

Kanpo estekak aldatu