Daniel Calparsoro

Daniel Calparsoro Lopez-Tapia, (Bartzelona, Katalunia, 1968ko maiatzaren 11) euskal herritar zinema zuzendari bat da.

Daniel Calparsoro

(2013)
Bizitza
JaiotzaBartzelona1968ko maiatzaren 11 (56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Familia
Ezkontidea(k)Najwa Nimri  (1995 -  2000)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaJuan Carlos Erregea Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta film screenwriter (en) Itzuli

IMDB: nm0130714 Allocine: 18155 Allmovie: p204049 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Nahiz eta 1968an Bartzelonan jaio, hilabeteetako haurra zela Hondarribiara eraman zuten bizitzera. Zientzia Politikoak Madrilen eta Zinemagintza New Yorken ikasi zituen.

1995. urtean bere lehen film luzea, Salto al vacío izenekoa, idatzi, ekoiztu eta zuzendu zuen, gizartean dagoen bortizkeria, bazterketa eta pobrezia islatuz. Gai eta arazo berdinak jorratuz, Pasajes filmatu zuen (1996). A ciegas (1997), berriz, euskal gatazka politikoan oinarritzen den filma izan zen. Asfalto (1999) lanean umorea eta zinema beltza uztartu zituen, hiru lagunen arteko amodio historia kontatuz. Film gehienen protagonista rolean bere musa eta emazte ohia den Najwa Nimri aritu da.

Elkarrekin 5 film grabatu zituzten.[1] Egun Patricia Vico aktorea du bikotekidea eta seme bat dute: Hugo (2006).[2]

Egindako filmak

aldatu
UrteaFilma
2019El silencio de la ciudad blanca[3]
2018El aviso[4]
2016Cien años de perdón[5]
2013Combustión[6]
2013Tormenta (minisaila)
2012Invasor
2010Inocentes (minisaila)
2009La ira (minisaila)
2008El castigo (minisaila)
2005Ausentes
2002Guerreros
1999Asfalto
1997A ciegas
1996Pasajes
1995Salto al vacío
1992W.C.
1991Fedorak
1989Sindrome Rufus

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu