Bilboko metropoli eremua

Bilboko metropoli eremua edo Bilbo Metropolitarra Bizkaiko hainbat udalerrik Bilbo inguruan osatzen duten metropoli eremua da, guztira 35 udalerriz osatutakoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen (LAA) arabera hurrengo udalerriek osatzen dute:[1] Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena. Horietatik 26 udalerri Bilboaldea eskualdearen parte dira.

Hirigune honen jatorriari buruzko lehenbiziko aipamena 1884koa da, ematen ari zen industrializazio prozesuak ekartzen hasi zuen populazioaren harira, El Noticiero Bilbaíno egunkariak Previsión izeneko artikulua idatzi zuenean, hurrengoa esanez: "ez dira urte asko pasako -Barakaldoko- Desertutik Portugaleteraino etxaldeak hain trinko egiten diren arte, ezen etenik gabeko kale luzea bilakatuko baiten."

Eustaten 2016ko biztanleria datuen arabera 892.747 biztanle ditu, Bizkaia osoko biztanleriaren (1.138.852 biztanle) gehiengo handia eremu honetan bizi delarik, eta Espainiako 6. metropoli eremurik handiena da, biztanle kopuruari dagokionez.[2]

Metropoli eremuko udalerriak

aldatu
ArmarriaUdalerriaAlkateaAlderdi PolitikoaBiztanleria (2016)[3]Lurraldea (km2)[4]
Abanto-ZierbenaMaite Etxebarría AzpioleaEAJ9.57016,18
AlonsotegiJoseba Mirena Urbieta LemosEAJ2.85520,20
ArrankudiagaItziar Duoandikoetxea GonzalezEH Bildu1.00622,68
ArrigorriagaAsier Albizua ManriqueEAJ12.02916,16
BarakaldoAmaia Del Campo BerasateguiEAJ98.40325,00
BarrikaRoberto Muñoz GarcíaEAJ1.5617,59
BasauriJoseba Andoni Busquet ElorrietaEAJ40.8767,07
BerangoAnabel Landa GaubekaEAJ7.1168,73
BilboJuan María Aburto RikeEAJ342.48140,59
DerioEsther Apraiz Fernández La PeñaEAJ6.49610,14
ErandioJoseba Goicouria ZarragaEAJ23.90618,83
EtxebarriLorenzo Oliva SantamaríaHerriko Ahotsa (LVP)10.9513,38
GaldakaoIbón Uribe ElorrietaEAJ29.26931,28
GetxoImanol Landa JáuregiEAJ77.75911,84
GorlizArantza Etxebarría VillabeitiaEAJ5.65510,08
LarrabetzuIñigo Gastelu BilbaoEH Bildu2.05721,53
LeioaMª Carmen Urbieta GonzálezEAJ30.7938,31
LemoizUnai Andraka CasimiroEAJ1.24418,56
LezamaJon Ander Aurrekoetxea ArtetxeEAJ2.35316,37
LoiuJosu Andoni Begoña Fernández De ArroiabeEAJ2.27715,01
MuskizBorja Liaño AbarrateguiEAJ7.44920,95
OrtuellaSaulo Nebreda TrevejoEAJ8.3587,99
PlentziaDavid Crestelo DomínguezEH Bildu4.3605,87
PortugaleteMikel Torres LorenzoPSE-EE46.3723,19
SanturtziAintzane Urkijo SagredoEAJ45.7038,73
SestaoJosu Bergara LópezEAJ27.2863,61
SondikaXabier Zubiaur AgirreEAJ4.4616,84
SopelaGontzal Hermosilla RamosEAJ12.5928,31
TrapagaranXabier Cuellar CuadraEAJ11.93812,85
Ugao-MiraballesEkaitz Mentxaka CorralEAJ4.0885,25
UrdulizJavier Bilbao LopategiEAJ4.1287,80
ZamudioIgotz López TorreEAJ3.18318,15
ZaratamoJon Ajuria FisurePlataforma Independiente Gure Herria (PIGH)1.60910,17
ZeberioKarlos Idirin GorrotxategiEAJ1.06947,64
ZierbenaIñigo De Loyola Ortuzar AnguloEAJ1.49412,48
GUZTIRA892.747509,36 km2

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu