Ponte-izen
Ponte-izena[1], izena edo izen propioa pertsona baten lehen izena da, familia-izen edo deituraren aurretik doana. Abizena partekatzen duten familia edo klan baten beste kideetatik pertsona bati bereizten dion izena da. Normalean jaiotzean jartzen dute gurasoek (kristau tradizioan, umea bataiatzen dutenean).
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/34/Gabarra-5_bfce73ebb119.jpg/260px-Gabarra-5_bfce73ebb119.jpg)
Izena
aldatuEuskaltzaindiak onetsitako hitzez gain, hiztegi batzuek euskaraz beste formak proposatzen dituzte: bataio-izen eta izen tipi.[2] Bataio-izen formak bezala, ponte-izenak ere ohitura kristauari egiten dio erreferentzia, haurrari pontean ematen zaiola izena bataioan, baina definizio hedatua onartzen du Euskaltzaindiaren Hiztegiak.[1]
Euskal ponte-izenak
aldatuGaur egun euskal ponte-izen gehienak Euskaltzaindiaren izendegian bilduta daude. Historian zehar euskaldunen izenak aldatu egin dira. Hauek dira garai desberdinetan dokumentatu diren izen batzuk.[3]
- Erromatarren garaiko hilarrietan (K.a III - K.o V): Andere, Ilun, Selatse, Sembe, Seniko, Sesenco, Xuban.
- Goi Erdi Aroko dokumentuetan (X-XI): Ahoztar, Aioro, Andregoto, Armentari, Auriol, Azenari, Azubele, Beila, Belako, Berasko, Binkenti, Bitako, Dato, Didako, Dominiko, Eneko, Eriz, Erramel, Fredenando, Garindo, Garino, Garzea, Garzia, Gendule, Gomiz, Gundesalbo, Hani, Ilurdo, Joanes, Jonti, Lakenti, Leioar, Lope, Mauri, Mikael, Mome, Munio, Narriate, Nunu, Nunuso, Nunuto, Obeko, Oneka, Oriol, Orti, Otsoa, Paterne, Sanso, Semeno, Tellu, Urraka.
- Erdi Aro Klasikoa (XII-XIII): Aioro, Andregoto, Anso, Arnalt, Auriol, Azeari, Beila, Berasko, Betiri, Bort, Didago, Domiku, Eneko, Ferrando, Garindo, Garzea, Garzia, Gomiz, Gonzalbo, Joan, Joanes, Karlo, Lope, Martin, Mikel, Mikele, Munio, Nabar, Oneka, Orti, Otsoa, Petri, Sanso, Santxo, Semeno, Semero, Remir, Remiri, Urraka.
- Behe erdi aroa (XIV-1563): Adam, Antso, Arnaut, Bernat, Betiri, Diago, Diaoz, Errando, Franzes, Franzesa, Garzia, Gastea, Martin, Martie, Marti, Menaut, Migel, Mikel, Nabar, Onzalu, Ordun, Paule, Peru, Petri, Petro, Ramiro, Remiro, Romiro, Semero, Txarles, Urraka.
- 1563tik aurrera santutegiko izenak: Antonio, Bizente, Diego, Domingo, Fernando, Frantzisko, Joan, Joanes, Josef, Karlos, Laurendi, Martie, Martin, Mikel, Ontzalu, Paulo, Petri, Ramiro.
- Euskal Pizkundea, XIX. mendearen azkenetik aurrera: Aitor, Amagoia, Amaia, Asier, Lartaun, Lorea, Olalla, Usua (Navarro-Villoslada). Ane, Ander, Andoni, Edurne, Endika, Gaizka, Gorka, Iker, Imanol, Iñaki, Jaione, Jon, Jone, Joseba, Josu, Josune, Julen, Kepa, Koldo, Maitane, Markel, Miren, Nekane, Nerea. (Arana-Eleizalde);
- 1972tik aurrera (Jose Maria Satrustegiren Euskal izendegia):
- Euskal hitz arruntak: Ainara, Arkaitz, Ekaitz, Haizea, Haritz, Ibai, Itxaso, Izei, Lur, Maite, Nahia, Oihan, Oihana, Unai, Ur, Urtzi.
- Andre Mariari dagozkion leku izenak: Ainhoa, Aitziber, Arantzazu, Arrate, Begoña, Eneritz, Erkuden, Estibaliz, Idoia, Irati, Iratxe, Itziar, Izaskun, Leire, Nagore, Naiara, Olatz, Uxue.
- Euskal leku-izenak: Ainhize, Izaro, June, Saioa, Xabier.
- Jatorriz hipokoristikoak ziren ponte-izenak: Beñat, Maddi, Maialen, Maider, Patxi, Pello, Txomin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Ponte-izen». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-03-19.)
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Izen. .
- ↑ Patxi Salaberri. (2003). Euskal deiturategia: patronimia. Bilbo: UEU.