Baso-muga, edo hobeki zuhaitz-muga, lerro irudikatu bat da, non zuhaitzak sor daitezkeen azken muga markatzen duen. Muga horretatik haratago ekologia baldintzek (tenperatura hotzak, airearen presioa, hezetasun gabezia, lurraren baldintzak) ez dute zuhaitzen presentzia ahalbideratzen[1]. Hortaz, habitat baten muga ere bada.

Alpetar baso-muga, altitudearen araberakoa (Saint-Moritz, Suitza).
Kanadako baso-muga arktikoa.

Ezaugarriak

aldatu

Basoaren azken muga horretan, latitude eta klimatologiaren arabera, zuhaitzak sortzeko azken ingurua markatzen da, desberdina den tokien arabera. Basoentzako latitude garaiena lurralde zirkunpolarretan aurkituko dugu. Baso-mugetan sarritan zuhaitzen garapena kaxkarra izan daiteke eta azkenak, mugatik gertu daudenak, txikiak eta okerrak izan daitezke. Baldintza horiek haizearen ondorioz bada krummholz formazioa deritzogu (alemanez krumm “okertua”, “bihurria” eta Holz, “zura”: krummholz, «zur okerra» edo “zur bihurritua”).[2]

Baso-muga, izadian ohikoa den moduan, eskala handian hobeto definitzen da hurbiletik baino, ez baita hain muga garbia, igarotze gradual bat baizik: zuhaitzak gero-eta txikiagoak eta sakabanatuak dira eta, azkenean, desagertzen dira[3].

Ohiko landaredia

aldatu
Larix gmelinii Kolyman, Siberiako ipar-ekialdean.

Hauek dira baso-muga arktikoan eta alpetarrean ager daitezkeen zuhaitz batzuk (batez ere koniferoak dira:

Mundu banaketa

aldatu

Baso-muga alpetarra

aldatu

Baso-muga alpetarra tokian-tokiko aldagai askoren menpe dago: aspektu geografikoak, klimatologia, polo geografikoaren gertutasuna... Zenbait tokitan, bestetik, inguru tropikalak eta uharteak, espezie alpetarrak ezin dira heldu eta horrek baso-lerro baxuagoak eman ditzake.

Hemen aurkezten den zerrenda gutxi gorabeherakoa da:

TokiaLatitudeAltitudea, metrotanOharrak
Suedia68°N800
Norvegia61°N1100Kostaldetik gertu jaisten da.
Alpeak46°N2100Hegoaldera ematen duten Alpeetan garaiagoa.
Rila42°N2300Pinus mugo espezie arrunta du baso-mugan.
Pirinioak Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Andorra, Katalunia42°N2300Pinus uncinata espezieak baso-muga markatzen du
Sierra Nevada, Espainia37ºN2400Pinus sylvestris nevadensis espezieak baso-muga markatzen du. Urtaro lehorra udan.
Olympic Mountains WA, Ameriketako Estatu Batuak47°N1500Neguan elurrak zuhaitz gazteak estaltzen ditu.
New Hampshire, Ameriketako Estatu Batuak44°N1220Gailur batzuek, suteak direla eta ondorioz gertatutako lurraren galera, baso-muga baxuago dute.
Wyoming, Ameriketako Estatu Batuak43°N3000
Mendi Harritsuak, Ameriketako Estatu Batuak40°N3500Hego-mendebaldeko malda beoragoetan.
2400Ipar-ekialdeko maldetan
Japoniako Alpeak39°N2900
Yosemite, Ameriketako Estatu Batuak38°N3200Sierra Nevadako mendebaldea
3600Sierra Nevadako ekialde aldean (Kalifornia)
Popocatépetl, Mexiko19°N4000
Himalaia28°N4400
Costa Rica eta Panama9.5°N3400
Kilimanjaro, Tanzania3°S3000Leku tropikal baten adibidea da. Lurralde biogeografiko horietan espezieen tolerantzia txikiagoa da eta, ondorioz, muga baxuagoa da.
Hawaii, Sierra Nevada (AEB)20°N2800Kilimanjaroren antzeko kasua. Alisio haizeen eraginez euri gutxiago egiten du.
Ginea Berria6°S3900
Andeak, Peru13°S4560Ekialde aldean, Pumahuanca, Urubamba, Cusco; mendebaldean lehorreak zuhaitzen sorrera mugatzen du.
Andeak, Bolivia18°S5200Mendebaldeko mendilerroa; Basoaren muga garaiena Sajama sumendiaren maldetan dago (Polylepis tarapacana).
4100Ekialdeko mendilerroa; klima hezeagoa eta eguzki gutxiago egiten duenez, muga baxuagoa da.
Sierras de Córdoba, Argentina31°S2000Aipatutako Alisioak, esposizio handiarekin batera.
Australiako Alpeak, Australia36°S2000Australiako Alpeen mendebaldeko aldea.
1700Australiako Alpeen ekialdeko aldea.
Hego uhartea, Zeelanda Berria43°S1200Itsasoaren eraginak udak hozten ditu eta horrek zuhaitzen hazkundea mugatzen du.
Navarino uhartea, Chile54°S600Baldintza sasipolarrek lerro honen gainetik zuhaitzen agerpena erabat mugatzen dute.

Baso-muga artikoa

aldatu

Hemen ere tokian-tokiko aldagaiek garrantzi handia dute. Hona hemen baso-muga tipiko batzuk:

TokiaLatitudeAltitudea, metrotanOharrak
Norvegia24°E70°NIpar Atlantikoko itsaslasterrak antzeko latitude duten beste tokiekin konparatuta, nolabait tenperaturak epeltzen ditu. Negu epelagoek permafrost sortzea mugatzen du.
Mendebaldeko Siberiako ordokia75°E66°N
Erdialdeko Siberiako goi-ordokia102°E72°NMuturreko klima kontinentalak udan zuhaitzak hazteko beroa nahikoa suposatzen du nahiz eta altitude garaiak izan.
Hurruneko Errusia Ekialdea (Kamtxatka eta Txukotka penintsula)160°E60°NOyashio itsaslasterra eta haize gogorrek udako tenperaturetan eragina dute. Ondorioz zuhaitzek ezin dira ondo hazi. Aleutiar uhartetan ia zuhaitzik ez daude.
Alaska152°W68°NMendiek Artikotik datozen aire hotza blokeatzen dute. Zuhaitzak, horri esker, Brooks mendikatean agertzen dira.
Ipar-mendebaldeko Lurraldeak, Kanada132°W69°NZirkulu polar artikoaren iparralderaino beraino heltzen da, klima kontinentalari esker.
Nunavut95°W61°NHemen egon beharko zen baino hegoaldeagoan dago muga, Hudson badiaren hotzagatik.
Quebec72°W56°NLabradorko itsaslasterrak eragin handia du. Labrador penintsularen alde batzuetan basoak oso hegoaldean gelditzen dira, 53°N.
Groenlandia50°W64°NInguruan isolamendu handia egon da. Egun, zuhaitzak artifizialki landatzen ari dira baina oso poliki eta gutxi ari dira handitzen, Søndre Strømfjord, 67°N.

Baso-muga Antartikan

aldatu
Beagle kanalaren iparraldeko kostaldeko zuhaitzak, 55°S.

Las Kerguelen uharteak, San Pablo uhartea, Hegoaldeko Georgiak eta Antartika inguruko beste uharteek haize iraunkorrak jasatzen dituzte eta bazterreko klimak; uharte horietan ez ditugu bertako zuhaitz-espezieak aurkitzen nahiz eta egiten duen euriaren ondorioz, baso epela izateko aukera izango lituzkete. Baina baldintzak ez dira egokiak eta horrek ez du Artartikaren baso-mugarekin lotura.

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. .
  3. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu