Aitziber Juaristi

futbolari bizkaitarra

Aitziber Juaristi Caballero "Tzibi" (Bilbo, Bizkaia, 1976ko maiatzaren 28a - ) euskal futbolari ohia da. Atzelari moduan jokatzen zuen. Lau aldiz izan zen Superligako txapelduna Athletic Clubekin (2003, 2004, 2005 eta 2007).[1]

Aitziber Juaristi
Bizitza
JaiotzaBilbo1976ko maiatzaren 28a (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Sondika Kirol Elkartea /
Athletic /
Club Atlético de Madrid /
Athletic Club2002 / 200816438
Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioa2006 / 200720
Atletico Madril2006 / 200620
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Pisua58 kilogramo
Altuera163 zentimetro

Ibilbide oparoa aldatu

1990ean hasi zen futbolean Bizkerre talde aitzindarian. hiru denboraldi eta gero Sondika taldera pasa zen, han beste zazpi denboralditan jokatzeko, 2000ra arte. Eta handik pasa zen elitezko taldea zen Leioa taldera 2001-02 denboraldian. Eta Leioa EFTkoa talde bikaina zenez 2002ko irailean bertan Athletic Club bihurtu zen.[2]

Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[2]

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabaziz zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko urriaren 6an debutatu zuen Aitziberrek Athleticekin, 26 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[2]

Geroago, beste bi urtez jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan. [2]

Guztira Athleticen 11 denboraldi egin zituen, 262 partida eta 49 gol.[1]

Kirol ibilbidea[1] aldatu

TaldeaKat.UrteaLigaKopaUEFA Womens Champions League
Part.GolakPart.GolakPart.Golak
Athletic Club1.2012-1310100--
Athletic Club1.2011-1218000--
Athletic Club1.2010-1126230--
Athletic Club1.2009-1026330--
Athletic Club1.2008-0926720--
Athletic Club1.2007-082242033
Athletic Club1.2006-0723920--
At.Madrid1.2005-062000--
Athletic Club1.2005-06920032
Athletic Club1.2004-052552051
Athletic Club1.2003-042651031
Athletic Club1.2002-0320420--
Leioa-2001-02------
Leioa-2000-01------
Sondika-1999-00------
Sondika-1998-99------
Sondika-1997-98------
Sondika-1996-97------
Sondika-1995-96------
Sondika-1994-95------
Sondika-1993-94------
Bizkerre-1992-93------
Bizkerre-1991-92------
Bizkerre-1990-91------

Palmaresa aldatu

  • 2002-03 Superliga
  • 2003-04 Superliga
  • 2004-05 Superliga
  • 2006-07 Superliga

Errekorrak aldatu

  1. Erika Vázquez 261
  2. "Nekane" Díez 158
  3. Eli Ibarra 111
  4. "Irune" Murua 106
  5. "Gurutze" Fernandez 89
  6. Iraia Iturregi 64
  7. Yulema Corres 61
  8. Eba Ferreira 55
  9. Arrate "Orueta" 53
  10. "Tzibi" Juaristi 49
Partida gehienetan aritutakoak
NorPartidakDenboraldiak
Eli Ibarra41315
Iraia Iturregi40215
Erika Vázquez39916
"Ainhoa" Tirapu35815
"Nekane" Díez34914
"Irune" Murua31414
Arrate "Orueta"27013
"Tzibi" Juaristi26211
"Eunate" Arraiza2559
"Gurutze" Fernandez2408

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Aitziber Juaristi | Jokalaria: Atzelaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).
  2. a b c d Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  3. www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu