1985eko Bost Nazioen Txapelketa

1985eko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita hamaseigarren ekitaldia izan zen (guztira 91.a). 1985eko otsailaren 2an hasi eta apirilaren 20an bukatu zen. Irlanda izan zen txapelduna[1]. Beste 24 urte pasatu beharko ziren irlandarrek garaipen berri bat izateko, 2009ko Slam Nagusia hain zuzen ere.

1985eko Bost Nazioen Txapelketa
Datakotsailaren 2tik
apirilaren 20ra
TxapeldunaIrlanda Irlanda (10.a)
Slam Nagusiaez
Partida kop.10
Puntu gehienIrlanda Michael Kiernan (42)
Entsegu gehienIrlanda Trevor Ringland (3)
1984
1986

Txapelketa honetako kontu aipagarriena hiru partida atzeratu behar izana da. Lehenengo jardunaldian jokatu beharreko partida biak martxoaren 30era atzeratu ziren, eguraldi oso txarra izan baitzen. Hirugarren jardunaldian Gales eta Ingalaterraren artekoa ere atzeratu egin zen Cardiffeko zelaia erabat izoztuta zegoelako[2].

1984ko txapelketan partida guztiak irabazi zituen Eskoziak eta Irlandak guztiak galdu, eta 1985ean Irlanda izan zen txapelduna eta Eskoziak partida guztiak galdu zituen.

Txapelketa

aldatu

Partehartzaileak

aldatu
SelekzioakEstadioa (Hiria)EntrenatzaileaKapitaina
EskoziaMurrayfield Stadium (Edinburgo)Derrick GrantRoy Laidlaw, David Leslie
FrantziaParc des Princes (Paris)Jean DesclauxPhilippe Dintrans
GalesNational Stadium (Cardiff)John BevanTerry Holmes
IngalaterraTwickenham Stadium (Londres)Dick GreenwoodPaul Dodge
IrlandaLansdowne Road (Dublin)Mick DoyleCiaran Fitzgerald

Puntuazio sistema

aldatu

Entseguak lau puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Sailkapena

aldatu
1985eko Bost Nazioen Txapelketa
TaldeaPuntuakJokatuakIrabaziakBerdinduakGalduakAldeAurkaDiferentzia
1 Irlanda743106749+18
2 Frantzia642204930+19
3 Gales442026171-10
4 Ingalaterra341124453-9
5 Eskozia040044664-18

Partidak

aldatu
Jard.EtxekoaEmaitzaKanpokoa
1 Irlanda
Frantzia
atzeratua
atzeratua
Ingalaterra
Gales
2 Ingalaterra
Eskozia
9-9
15-18
Frantzia
Irlanda
3 Frantzia
Gales
11-3
atzeratua
Eskozia
Ingalaterra
4 Eskozia
Irlanda
21-25
15-15
Gales
Frantzia
5 Ingalaterra
Gales
10-7
9-21
Eskozia
Irlanda
1
(atzeratuak)
Irlanda
Frantzia
13-10
14-3
Ingalaterra
Gales
3
(atzeratua)
Gales24-15 Ingalaterra

Sariak

aldatu
SariaTaldea
Bost Nazioen Txapelketa Irlanda
Slam nagusiaez
Koroa hirukoitza Irlanda
Zurezko koilara Eskozia
Kalkuta Kopa Ingalaterra

Palmaresa

aldatu

1985 arteko bakarkako garaipenak.

#TaldeaGaraipenak
1 Gales21
2 Ingalaterra18
3 Eskozia13*
4 Irlanda10
5 Frantzia7

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «30 March 1985. The Ireland Rugby team that beat England to win the...» Getty Images (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  2. Griffiths, John. «Postponed Championship matches, father and son England players and the career of Squire Wilkins» ESPN scrum (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).

Kanpo estekak

aldatu