Kafre
Kafrea edo kaffira (arabieraz, kafir, fedegabea) Hegoafrikako bantu-etniako kidea da. Portugesek erabili zuten lehen aldiz kafre hitza Hego Afrikako tribuetako kideak izendatzeko, dirudienez gaizki ulertu zutelako kostaldeko merkatari arabiarrek erabiltzen zuten hitzaren berezko esanahia. Gaur egun, Hegoafrikan kafre hitza gutxiespen-adieran erabiltzen da beltzak izendatzeko (afrikaansez, kaffer), eta irain-hitz moduan ulertzen da han. 1775ean boerrak Kafreen Herria izeneko lurraldean sartu ziren xhosen lurrak bereganatzeko asmoz; horren ondorioz, 1779 eta 1850 bitartean zortzi gerra izan ziren, kafreen gerrak esaten zaienak.
Mota | ethnic slur (en) |
---|
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontBerezi:AzkenAldaketakGonzalo BoyeSagarrondoOrain ErrepublikakJavaScript Object NotationEuskaraGiza eskubideakPatxi EzkiagaEnergia berriztagarriWiki HowEuropa Solidarioaren Aldeko KoalizioaSarpenBigarren Mundu GerraLaguntza:SarreraMetal AroaPablo de Rojas Sánchez-FrancoEuskal HerriaLaguntza:Wikipediari buruzEnergia hidraulikoEnergiaTxikipedia:EkosistemaErdi AroaEnergia eolikoEguzki-energiaAntzinako ErromaHaritzLa Navarra marítimaEkainaren 10MariLankide eztabaida:EnzaiklopediaTxikipediaWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraTxikipedia:Aro ModernoaPuppyUxue Alberdi