Kadesh
Kadesh edo Qadesh egungo Siriaren mendebaldeko antzinako hiria da, Orontes ibaiaren ertzean dagoena.
Historia aldatu
Hiriaren lehenengo berriak antzinako Egiptokoak dira, Tutmosis III.ak (K.a. 1479-1426) Kadeshko printzeak gidatzen zuen siriarren matxinada bat garaitu zuenekoak. K.a. 1340 inguruan hititen mende geratu zen hiria, eta harrezkero Kadesh izan zen hedatzen ari ziren bi inperioen muga eta guda-lekua. Seti I.ak Egiptoko Inperiorako berreskuratu zuen, eta haren seme Ramses II.a han borrokatu zen Muwatallis II.a hititarekin K.a. 1275ean. Guduaren ondorioz, bi erregeek elkarri ez erasotzeko itun bat izenpetu zuten; ezagutzen den lehen nazioarteko ituna da. Itsasoko Herrien inbasioaren ondoren (1185 inguruan), hiria suntsitua izan zen.
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak aldatu
🔥 Top keywords: AzalaBerezi:BilatuBerezi:AzkenAldaketakCarles PuigdemontPatxi EzkiagaGonzalo BoyeAlexander ZverevCarlos AlcarazJavaScript Object NotationOrain ErrepublikakEuropa Solidarioaren Aldeko KoalizioaTxikipedia:Azala2024ko Europako Parlamenturako hauteskundeakPlazaAzoresko poniLankide:GorritxikiEuskaraPernando BarrenaBigarren Mundu GerraEskolastika Mendizabal ImatzEuskal HerriaRoland Garros txapelketaSarpenLaguntza:Wikipediari buruzAntonio KortazarOihana EtxebarrietaKwangokWikipedia:Erantzukizunen mugaketa orokorraEuskadiko Traineru TxapelketaLaguntza:SarreraExmoor poniWiki HowLa Navarra marítimaAna PeleteiroWikipedia:TxokoaZetak2 + 2 = 5Europako ParlamentuaRamon Kortazar