Gmina (ahoskera: [ˈɡmʲĩna]) Poloniako lurralde banaketaren unitaterik txikiena da. 2010eko otsailean 2479 gmina zenbatu ziren. Hitz hau alemanezko gemeinde hitzetik dator, "komuna" edo "udalerria" esan nahi duena.

1972tik, ordurarte banaketa administratiborik txikiena zen gromada ordezkatu zuenean Poloniako banaketa administratiboaren oinarrizko unitatea izan da. Hiru gmina mota daude:

  • Hiri gmina (gmina miejska): hiri edo herri bakar batez osatua dagoena.
  • Hiri-landa gmina mistoa (gmina miejsko-wiejska): herri bat eta bere inguruko landa
  • Landa gmina (gmina wiejska): herri edo herrixka txikiak eta nagusiki landa.

Zenbait landa gminek euren egoitza euren lurraldetik kanpoko herri batean dute. Esate baterako, Augustów landa gmina Augustów herriak administratzen du, hau, era berean, bere kabuz, hiri gmina bat delarik.

Poloniako gminak

aldatu
Gminak voivodiako
VoivodiaHiri gminakGmina mistoakLanda gminakGminak guztiraGminatik kanpoko egoitzarekin
Silesia Behereko voivodia36557816914
Kujabia eta Pomerania17359214413
Lublingo voivodia202217121317
Lubusz93341835
Łódźko voivodia182513417715
Polonia Txikia15431241829
Mazovia355022931415
Opoleko voivodia33236710
Voivodia Azpikarpatiko163111316012
Podlasia1324811812
Pomerania25178112313
Silesia4922961670
Gurutze Santuko voivodia526711021
Varmia eta Masuria1633671615
Polonia Handia199011722611
Mendebaldeko Pomerania1152511148
Polonia3075881 5842 479160

Lurralde banaketa administratiboentzako eslabiar izenak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu