Autoestimulazio (portaera)

Autoestimulazioa edo portaera autoestimulatzailea (ingelesez: stimming[1]) mugimendu fisikoen eta soinuen errepikapena da, autismoaren espektroan dauden edo arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduaren moduko garapen-desgaitasunak dituzten pertsonengan ohikoa[2][3]. Pertsona autistek bere burua lasaitzeko modutzat hartzen da[2]. Terapeutek jokabide hori pertsona hauek duten hipersentsibilitatearen erantzun gisa ikusten dute, modu honetan inguruneko estimuluak blokeatzen baitituzte[4]. Beste teoria batek dio portaera autoestimulatzaileak antsietatea eta emozio biziak arintzeko modu bat dela[5].

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen

Jokabide autoestimulatzaile ohikoenak txalo egitea, kulunkatzea, burua kolpekatzea, soinuak edo hitzak errepikatzea, hatzez kriskitin egitea eta objektuak biraka egitea dira[6]. Jokabide hau autismoaren seinalea izan daiteke, baina kondizio hori ez dutenek ere egiten dute batzuetan, eta alderik handiena autoestimulazio mota eta maiztasuna da[7].

American Psychiatric Associationek argitaratutako Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburuan, jokabide mota hau autismoaren edo zentzumen-prozesamenduaren nahasmenaren seinaletzat hartzen da[8].

Hainbat modu daude jokabide estereotipatuak murrizten edo ezabatzen saiatzeko (batez ere autoestimulazio mota jakin bat kaltegarria izan daitekeen kasuetan[9]), besteak beste, estimulazio-modu alternatiboak eskaintzea eta portaera horiek murrizteko sendagaiak erabiltzea, nahiz eta ez dagoen argi sendagaiak benetan onuragarriak diren[3]. Autista heldu asko autoestimulazioa guztiz ezabatzeko saiakeren aurka daude, autoerregulaziorako tresna garrantzitsua baita[10][11][12].

Horrez gain, gaur egun autoestimulatzeko jostailuak ezagun egin dira, portaera autoestimulatzailea duten pertsonentzako alternatiba osasuntsu eta segurua baitira[13].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Bergemann, Rosalind. (2013). An Asperger Leader's Guide to Living and Leading Change. Jessica Kingsley Publishers ISBN 9780857008725. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  2. a b (Ingelesez) Foley, Valerie. (2011). The Autism Experience: International Perspectives on Autism Parenting. ReadHowYouWant.com ISBN 1458797287. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  3. a b (Ingelesez) Edelson, Stephen M. «Self-Stimulatory Behavior» Autism Research Institute jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-04-04) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  4. (Ingelesez) Cowell, Gretchen Mertz. (2004). Help for the Child with Asperger's Syndrome: A Parent's Guide to Negotiating the Social Service Maze. Jessica Kingsley Publishers ISBN 1846420423. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  5. (Ingelesez) Bailey, Eileen. «Autism Spectrum Disorders and Anxiety» Health Central 2011-07-15 (Noiz kontsultatua: 2014-03-25).
  6. (Ingelesez) «Stimming: What autistic people do to feel calmer» BBC 2013-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  7. (Ingelesez) Laushman, Patty. «Stimming: It's Not Just for Autistics Anymore» Thrive Autism Coaching 2023-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  8. (Ingelesez) «Autism Spectrum Disorders» Diagnostic and Statistical Manual. American Psychiatric Association (argitaratze data: 1994).
  9. (Ingelesez) Edelson, Stephen M. «Self-Injurious Behavior» Autism Research Institute jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-03-22) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  10. (Ingelesez) «Autism and stimming» Autism West Midlands jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2015-06-07) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  11. (Ingelesez) Saxena, Jaya. «Meet the company that’s making jewelry for adults with autism» Daily Dot 2017-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  12. (Ingelesez) «On Stimming and why “quiet hands”ing an Autistic person is wrong» The Caffeinated Autistic 2013-02-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
  13. (Ingelesez) «What is Stimtastic?» Stimtastic jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-01-11) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).

Kanpo estekak aldatu