Mario Balotelli

okatzen duen futbolari italiarra

Mario Balotelli Barwuah (Palermo, Italia, 1990eko abuztuaren 12a -) italiar futbolaria da. Inter Milanekin Italiako Liga eta Manchester Cityrekin Premier Leaguea irabazi ditu eta Italiako selekzioarekin ere jokatzen du.

Mario Balotelli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMario Barwuah
JaiotzaPalermo1990eko abuztuaren 12a (33 urte)
Herrialdea Ghana
 Italia  (2008 -
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
A.C. Lumezzane2006 / 200720
Internazionale Football Club2007 / 20105920
Italy national under-21 football team2008 / 2010166
Manchester City Football Club2010 / 2013ko urtarrilaren 315420
Italiako futbol selekzio nazionala2010 / 20183614
A.C. Milan2013ko urtarrilaren 31 / 20144326
Liverpool Football Club2014 / 2016ko abuztuaren 30a161
A.C. Milan2015 / 2016201
OGC Nice2016ko abuztuaren 31 / 2019ko urtarrilaren 22a6133
Olympique Marseilla2019ko urtarrilaren 23a / 2019ko ekaina158
Brescia Calcio2019ko abuztua / 2020ko ekaina195
AC Monza2020ko abendua / 2021eko ekaina125
Adana Demirspor2021eko uztaila / 2022ko abuztua3318
FC Sion2022ko irailaren 1a / 2023ko irailaren 14a186
Adana Demirspor2023ko irailaren 15a /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Lateralitateaezkerra
Pisua88 kilogramo
Altuera189 zentimetro
Izengoitia(k)Super Mario

mariobalotelli.it
IMDB: nm3768082 Facebook: MarioOfficialBalotelli Twitter: FinallyMario Instagram: mb459 FIFA: 301059 UEFA: 250003335 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Hastapenak aldatu

Ghanatik etorritak inmigranteen emea da eta Palermon jaio bazen ere Bagnolo Mellara (Bresciako probintzia) aldatu zen familia lan bila[1]. Lumezzane taldearen harrobian hasi zen futbolean jokatzen eta gazte mailan goleatzaile errekorrak ezarri zituenez lehen talde nagusiarekin egin zuen debuta 15 urte bakarrik zituela. Europako talde handiak ere ohartu ziren Balotelliren kalitateaz baina talde berean jarraitzea erabaki zuen harik eta 2006an Inter Milanek fitxatu zuen arte, jokalari gazte batek legez onarturiko topea ordainduz. 19 urtez azpiko taldean hasi zen jokatzen eta 19 gol sartu zituen 18 partidutan.

Italian eta Ingalaterran tituluak irabazten aldatu

2007an egin zuen debuta talde handiarekin eta jokatu zuen hiru denboraldietan Italiako hiru Liga, Kopa bat eta Superkopa bat irabazi zituen eta Txapeldunen Liga ere irabazi zuen[2].

2010an Manchester Cityk fitxatu zuen eta bi denboraldi egin zituen Ingalaterran. Lehenengoan Ingalaterrako Kopa irabazi zuen eta bigarrenean Premier Leaguea. Emaitzak bikainak ziren arren Balotelliren jokaerak talde ingeleseko agintariak ernegatu zituen eta jokalaria saltzea erabaki zuen[3].

Interrek berrreskuartu nahi izan zuen baina AC Milanek diru gehiago eskaini eta fitxatu egin zuen. Urtebete egin zuen han eta ondoren Ingalaterrara itzuli zen Liverpoolen jokatzera. Berriz ere jokaera arazo ugari sortu zituen[4] eta urtebete egin ondoren AC Milanera itzuli zen utzita. 2016an Frantziako Ligara joan zen eta OGC Nizan aritu zen hiru urtez. Ordutik aurrera Italian, Turkian eta Suitzan ibili zen, jarraitasun handirik gabe eta emaitza apalak lortuz.

Italiako selekzioa aldatu

18 urte izan arte italiar naziotasuna lortu ez zuenez ezin izan zuen gazte mailako selekziotan jokatu, dagoeneko jokalari ezaguna bazen ere. 17 urte betetzear zela Ghanako selekzioarekin lagunarteko bat jokatzeko deia jaso zuen baina Balotellik uko egin zion, bere nahia Italiako selekzioarekin jokatzea baitzen.

2010ko abuztuaren 10ean egin zuen debuta Boli Kostaren aurkako partidan. 1-0 galdu zuten italiarrek. Italiako selekzioan jokatzen zuen afrikar jatorriko hirugarren jokalaria izan zen. 2012ko Eurokopan selekzioko goleatzaile nagusia izan zen (3 gol) eta finalerdietan Alemania kanporatuko zuten bi golak sartu zituen[5]. Finalean espainiarrak izan ziren txapeldun.

2013an FIFA Konfederazio Kopa jokatu zuen eta hirugarren postuan gelditu zen Uruguairi penalti jaurtiketatan irabazita. 2014ko Munduko Futbol Txapelketan ere jokatu zuen baina taldeak ez zuen lehenengo fasea gainditu.

Palmaresa aldatu

Taldeak aldatu

TaldeakUrteak
Inter Milan2007-10
Manchester City2010-13
AC Milan2013-14
Liverpool2014-16
AC Milan2015-16
OGC Nice2016-19
Olympique Marseilla2019
Brescia Calcio2019-20
AC Monza2020-21
Adana Demirspor2021-22
FC Sion2022-

Erreferentziak aldatu

  1. Williamson, Laura. (2010-08-04). «Mario Balotelli's double life: The bitter family feud that haunts the £29m Manchester City target» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  2. (Gaztelaniaz) «6 futbolistas que no recordabas que hubieran ganado la Champions» Mundo Deportivo 2017-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  3. (Gaztelaniaz) Vargas, Iván. (2012-11-13). «El Manchester City se harta de Mario Balotelli» Fichajes.com : Información sobre los fichajes y actualidad del mundo del fútbol (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  4. (Gaztelaniaz) «"La actitud de Balotelli en el Liverpool fue una vergüenza"» TNT Sports 2020-05-12 (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).
  5. (Gaztelaniaz) UEFA.com. (2012-06-28). «Balotelli desmantela a Alemania en la EURO 2012» UEFA.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-06).

Kanpo estekak aldatu